Lazare Nicolas Marguerite Carnot
Lazare Nicolas Marguerite Carnot Nolay, Burgundia, 1753ko maiatzaren 13a - Magdeburg, Prusia, 1823ko abuztuaren 22a), "Garaipenaren antolatzailea" eta "Carnot Handia" izengoitiz ezaguna, frantziar militar, politikari eta jakintsua izan zen. Iraultzaren aldeko ofiziala zelarik, Errepublikako hamalau armadak sortu eta antolatu zituen. Brumarioak 18aren ondoren, Napoleonek Gerra ministro izendatu zuen (1799ko azaroa) baina 1800. urtean erretiratu egin zen, zientzia-lanetan aritzeko asmoz. Barne ministro izan zen Ehun Egunetan (1815eko martxoa-maiatza), baina 1816an erbestera jo behar izan zuen, erregea hil zuelako salakuntza zela eta. Zientzia-lan garrantzitsuak egin zituen: Makinei buruzko saioak eta Posizio-geometria, geometria modernoaren aitzindari izan den lana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1753ko jaiotzak
- 1823ko heriotzak
- Frantziako biografia zirriborroak
- Côte-d'Orko jendea
- Frantziako Gobernuko ministroak
- Frantziako politikariak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Frantziako matematikariak
- Geometrak
- Frantziako jeneralak
- Parisko Panteoian lurperatutakoak
- Napoleondar Gerretako militarrak