Lankide:AnderAloOre/Proba orria
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi [[Eztabaida:Txantiloi:AnderAloOre artikuluaren eztabaida orrian]]. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Telenor» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Telenor» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Telenor ASA Norvegiako telekomunikazio enpresa publiko multinazional bat da, egoitza Fornebun (Bærum) duena, Oslotik gertu. Munduko telekomuniazio mugikorreko enpresa handienetako bat da, mundu osoan jarduten duena, baina batez ere Eskandinavian eta Asian zentratua. Lau herrialde nordikoetan banda zabal eta telebista banaketako jarduera zabalak ditu, eta 10 urteko ikerketa eta negozio lerro bat makinaz makina teknologiarako. Telenorrek 8 herrialdetan sareak ditu.
Telenorrek Olsoko Burtsan kotizatzen du eta 2015eko azaroan 225 mila milioi kr-ko merkatu balioa izan zuen, OSEn kotizatzen duen hirugarren enpresa handiena bihurtuz, DNB eta Equinor (lehen Statoil izenekoa) enpresen atzetik[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telegrafoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenor 1855ean hasi zen, telegrafo zerbitzuak eskaintzen zituen estatu-erakunde monopolista gisa, Telegrafverket izenarekin. Norvegiako telegrafoaren lehen plangintza 1848an hasi zen Norvegiako Errege Armadan, baina 1852an planak publiko egin ziren eta Norvegiako Parlamentuak telegrafo-sare bat herrialde osoan zehar eraikitzeko plan bat onartu zuen. Televerket Christiania (gaur egungo Oslo) eta Suedia (garai hartan Norvegia Suediarekin bat eginda zegoen) lotzen hasi zen, baita Christiania eta Drammen ere. 1857rako, telegrafoa Bergenetik (mendebaldeko kostaldean) Sørlandeteraino (hegoaldeko kostaldean) iritzi zen, eta 1871n, Kirkenesera iritzi zen, iparraldeko kostalde urrunean. 1867an Danimarkarekin eta 1869an Britaina Handiarekin kable bidezko konexioak ireki ziren. Telegrafoak bereziki itsas merkataritzarentzat izan zuen garrantzi handia, telegrafo elektrikoak erabiltzen ziren hainbat lekutan berehalako komunikazioa ahalbidetu baitzuen eta logistiketan abantaila handiak eskaini baitzizkien.
Telefono-zerbitzua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegian lehenengo telefono-zerbitzua 1878an eskaini zen, Arendal eta Tvedestrand artean, eta 1893an, Christiania eta Stockholm arteko nazioarteko lehenengo zerbitzua. Telefono-sistemaren automatizazioa 1920an hasi eta 1985ean amaitu zen. 1946an lehenengo Telex zerbitzua eskaini zen, eta 1976an, Norvegiako itsas merkataritzei satelite bidezko telefono-konexioak eskaini zitzaien eta Ipar Itsasoko petrolio plataformekin operatibo bihurtu ziren. Hau da Inmarsat Satelite bidezko Komunikazioaren hasiera, eta telefono sarea digitalizatzeko lehen urratsak 1980-1985 urteetan egin ziren[2].
Televerketek 1966an bere lehen eskuko telefonia mugikorreko sistema ireki zuen, 1981ean NMT sistema automatikoarekin ordezkatu zen, eta 1986an NMT-900 sistemarekin hobetu zen. Norvegia, telefonia mugikorreko sistema automatikoa lortu zuen lehen herrialdea izan zen. 1993an GSM sistema digitala martxan jarri zen, eta 2004an hirugarren belaunaldiko teknologia (UMTS) erabat operatiboa zen[3]. 1994an Jon Stephenson von Tetzchnerrek eta Geir Ivarsøyk Telenorreko agintaldian Opera web nabigatzailea sortu zuten eta 1995ean Opera Softwarea ezarri zen, nabigatzailea garatzen jarraitu zutenean[4]. Telenorrek eta Huaweiek 5G abiadurako (70 Gbit/s) proba arrakastatsua burutu zuten laborategiko ingurune batean.
Desarautzea eta nazioartekotzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969an konpainiak izena aldatu zuen eta Televerket izena hartu zuen. 1994an, Norvegiako Telecom enpresa publikoa sortu zen. Norvegiako telekomunikazio sektorea, 1994-1998 artean desarautua izan zen. 1999an, Telenor Suediako Teliarekin bateratzeko saiakera batek porrot egin zuen, biak euren gobernupekoak ziren bitartean. 2000ko abenduaren 4an, enpresa partzialki pribatizatu zen eta Osloko Burtsan eta NASDAQen kotizatu zuten[5]. Pribatizazioak enpresari 15.6 mila millioi kr eman zizkion kapital berrian, Norvegiako Gobernuak enpresaren % 77.7 zuen. 2014tik aurrera, Norvegiako gobernuak Telenorren akzioen % 53.97 ditu zuzenean, eta beste % 4.66 Norvegiako Gobernuaren Pentsio Funtsaren bidez.[6]
1990eko hamarkadaren bigarren erdian, Telenorrek beste herrialde batzuetan operazio mugikorrak hasi zituen: Errusia (1994), Bangladesh, Grezia, Irlanda, Alemania, Austria (1997), Ukrania(1998), Malaysia(1999), Danimarka, Thailandia (2000), Hungaria (2002), Montenegro (2004), Pakistan (2004), Eslovakia, Txekiar Errepublika, Serbia (2006) eta Myanmar (2014). Grezian, Irlandan eta Alemanian egindako operazioak 1999/2000 ikasturtean saldu ziren, eta etekinak berriz inbertitu ziren gorabidean zeuden merkatuetan. 2005eko urrian, Telenorrek Vodafone Suedia erosi zuen eta 2006ko apirilean Telenor izena jarri zion.
Grameenphone, Telenorren lehen ekimena izan zen Asiako telekomunikazio merkatuan, eta gaur egun Bangladeshko operadore mugikor nagusia da, Telenorrek konpainiaren % 55.8 du. Grameenphone 2009ko azaroaren 16an hasi zen bere akzioak Dhaka eta Chittagongeko burtsetan negoziatzen. Grammeenphone-ren arrakastaren ondorioz, Asian arreta handiagoa jarri zen, eta sarrera arrakastatsuak izan ziren Malaysian, Thailandian eta Myanmarren. Telenor ere Indian sartu zen, baina 2017an merkatu horretatik erretiratu behar izan zuen, galera handiekin.
2018ko martxoan, Telenorrek PPF Grouperi saldu zion bere negozioa Europaren hego-ekialdean (Bulgaria, Hungaria, Montenegro eta Serbia), 2.800 milioi euroren truke, modu honetan Asian eta merkatu eskandinaviarrean zentratu ahal izateko.[7]
2019an, Telenorrek DNA erosi zuen, Finlandiako hirugarren operadore mugikor nagusia.[8]
2021eko ekainaren 21ean, Axiatak, Telenorrek eta Digik, Celcomek eta Digik bat egitea adostu zuten, Malaysian teleko sendoago bat sortzeko.[9] [10][11]Akordioa 2022ko azaroaren 18an onartu zuten bai Celcomeko bai Digiko akziodunek. Bat egindako enpresak CelcomDigi du izena. Azkenean, Axiatak eta Telenorrek % 33.1eko jabetza izango dute enpresa berrian. Bat-egitea 2022ko azaroaren 30ean amaitu zen, eta konpainiak hurrengo egunean hasi zuen bere jarduera.[12][13][14][15][16]
2021eko azaroaren 22an, Telenor Taldeak eta Charoen Pokphand Groupek ofizialki iragarri zuten Thailandiako bigarren eta hirugarren telekomunikazio-operadore handienen (harpidedunen bidez), True Corporationen (TRUE) eta Total Access Communication (DTAC) arteko 8.6 mila milioi dolarreko bat-egite plan bat aztertzea adostu zutela. Bat-egite hori arauzko onarpenen mende dago, NBTCko arautzaileak "onartu" zuen 2022ko urriaren 20an egindako bileran.[17] Enpresa batu berri honek True Corporation izena mantentzen du, 2023ko martxoaren 1ean sortu zen eta Thailandiako Burtsan 2023ko martxoaren 3an TRUE izenarekin kotizatu zen.[18]
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenorrek telekomunikazio-zerbitzu sorta osoa eskaintzen du herrialde nordikoetan, telefonia mugikorra eta finkoa, Interneterako sarbidea eta kable bidezko telebista barne. Telenorrek Norvegiako operadore nagusia izaten jarraitzen du, nahiz eta Telia eta beste enpresa batzuen lehia izan.
Taldeak kokapen garrantzitsua du Eskandinaviako banda zabal eta telebista merkatuan, bai harpidedun kopuruari dagokionez, bai estaldura-maila zabalerari dagokionez. Telebista banaketa Allente markarekin eskaintzen da. Telenor Asiako operadore nagusietako bat ere bada, Asiako bost herrialdeetan egindako operazioekin.
2021eko amaieran, Telenorrek Norvegia, Danimarka, Finlandia, Suedia, Thailandia, Malaysia, Bangladesh, Myanmar eta Pakistanen zituen telefonia mugikorreko operazioak. Myanmarko operazioa 2021ean saltzea iragarri zen, eta transakzioa 2022ko martxoan burutu zen.
Herrialdea | Operadorea | Izen natiboa | Jabetzaren ehunekoa | 2019ko diru-sarrerak(milioi NOK) |
---|---|---|---|---|
Norvegia | Telenor Norvegia | Telenor | % 100 | 28.658 |
Danimarka | Telenor Danimarka | Telenor | % 100 | 4.871 |
Finlandia | DNA | DNA | % 100 | 3.433 |
Suedia | Telenor Suedia | Telenor | % 100 | 12.857 |
Bangladesh | Grameenphone | গ্রামীণফোন | % 55.8 | 14.980 |
Malaysia | CelcomDigi | celcomdigi | % 33.1 | 13.572 |
Pakistan | Telenor Pakistan | ٹیلی نار پاکستان | % 100 | 6.033 |
Thailandia | True Corporation | ทรู คอร์ปอเรชั่น | % 30 | 22.994 |
Telenor Kystradio Norvegiako itsas irrati-komunikazioko azpiegituraren arduraduna da, horrez gain, bost irrati-estazio ditu, horien helburu nagusia itsasoko irrati-zirkulazioa zaintzea da (adibidez, VHF eta MF bandak) eta larrialdian dauden itsas ontziei laguntza ematea.
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenor Research Telenorren ikerketa-unitate korporatiboa da. Unitate honek ikerketak egiten ditu eta hainbat gairi buruzko aholkuak ematen ditu: merkatua, teknologia, datuen analitika, berrikuntza eta antolaketa.
Telenor Researchek ikerkuntzan oinarritutako analisia eta gomendio estrategikoak ematen dizkio Telenor Grouperi eta bere merkatuetako Negozio-Unitateei ere. Telenor Researchen helburua Telenorrentzat balio ekonomikoa sortzea da, ikerketa aplikatuaren bidez.
Makinaz makina komunikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenorrek 2000 urtean hasi zuen M2M(makinaz makina) aukeren azterketa, Telenorren I+Gk teknologiara, zerbitzuetara eta negozio-ereduetara bideratutako proiektu bat ezarri zuenean. Hau gehiago bultzatu zen Telenorrek Europolitan Suediako mugikor-konpainia erosi zuenean, Vodafoneren ikerketa gaitasunak barne hartuz. Horren ondorioz, bi enpresa sortu ziren: Telenor Connexion, Stockholmen (Suedia) eta Telenor Objects. Ekimenak Europako M2M merkatuaren merkatu-kuota handia lortu du eta Nissanek bere bezeroen auto elektrikoak konektatzeko erabiltzen du.[19]
Difusioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenorren jabetzako Canal Digital filiala telebista-eduki banatzaile nagusietako bat da eskualde nordikoan, eta 2.7 millioi bezero inguru zituen 2011n. Canal Digital eta Viasaten arteko bateratzea Allente izenpean amaitu zen 2021eko apirilaren 13an.
Gainera, Telenorrek Norvegiako lurreko telebista kate nazionala ustiatzen du, Norkring filialaren bidez.
Thor satelite-familia Telenorren jabetzakoa da. 2008ko otsailaren 11n, THOR 5 satelitea orbita geostazionariora jaurti zen. Nazioarteko Jaurtiketa Zerbitzuek eman zuten Khrunichev Espazio Zentroak eraikitako Proton-M jaurtiketa ibilgailu bat erabiliz.[20] Telenorrek Fornebuko satelite kontrol zentrotik hiru satelite operatzen ditu (THOR5, THOR6 eta THOR7).
Aurreko eragiketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenorrek hainbat dibisio saldu ditu pribatizazioaren ondoren, besteak beste, Bravida, instalazion zerbitzuen arloko dibisio zaharra, eta Findexa, gaur egun Eniroren parte dena eta telefono gidak kudeatzen dituena. Opera Softwarea Telenorren I+G departamentuan sortu zen. Telenorrek satelite bidezko komunikazioarekin lotutako hainbat zerbitzu eskaini zituen, ahotsa, telebista eta datuak barne, Telenorren satelite bidezko zerbitzuak 2007an erosi baino lehen.
Telenor nazioarteko hainbat merkatutan ere aritu da telefonia mugikorreko sareen operadore gisa:
Herrialdea | Sarrera-urtea | Irteera-urtea |
---|---|---|
Grezia | 1997 | 2019 |
Irlanda | 1997 | 1999 |
Alemania | 1997 | 2020 |
Eslovakia | 1998 | 2005 |
Txekia | 1998 | 2005 |
Austria | 1997 | 2007 |
India | 2009 | 2018 |
Montenegro | 2004 | 2008 |
Bulgaria | 2013 | 2017 |
Hungaria | 2002 | 2017 |
Errusia | 1994 | 2022 |
Ukrania | 1998 | 2019 |
Myanmar | 2014 | 2021 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Product directory - Euronext exchange Live quotes» live.euronext.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «Telenor: Om Telenor > Virksomhet > Historie > Kronologi» web.archive.org 2006-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «Telenor: Om Telenor > Virksomhet > Historie» web.archive.org 2006-08-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ Sengupta, Debjoy. (2010-12-09). «Opera is the oldest browser, and it is still surviving: Jon Tetzchner, founder, Opera software» The Economic Times ISSN 0013-0389. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Telenor Satellite Services (TSS) satellite operator from Norway» Skybrokers (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «Telenor Group | Major Shareholdings» web.archive.org 2015-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ "Norway's Telenor exits central Europe with $3.4 billion asset sale to Czech investor PPF". .
- ↑ Telenor buys majority stake in Finland's DNA for $1.7 billion. .
- ↑ (Ingelesez) «Axiata, Telenor and Digi Sign Transaction Agreements for the Proposed Merger of Celcom and Digi» Axiata Group (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Axiata and Telenor in Advanced Discussions to Merge Celcom and Digi» Axiata Group (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Axiata, Telenor, Digi sign agreements to merge Malaysian mobile ops» The Star 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Axiata shareholders approve proposed Celcom-Digi merger» The Star 2022-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Digi gets shareholders' green light for proposed merger with Celcom» The Star 2022-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Bernama. (2022-12-01). «Axiata, Telenor complete Celcom-Digi merger | New Straits Times» NST Online (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «Axiata, Telenor announce completion of Celcom-Digi merger» The Edge Malaysia (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Historic merger marks new chapter in Malaysia’s digitalisation journey - Telenor Group» www.telenor.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Thai telecoms regulator allows $7.3bn True-DTAC merger» Nikkei Asia (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Tortermvasana, Komsan. (2023-01-12). «Merged True-DTAC to be called True Corp» Bangkok Post (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «European Nissan Leaf gets always-on connection, lets you turn up the AC wirelessly» Engadget 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «News 021108» web.archive.org 2008-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).