Kish
Kish | |
---|---|
Zigurat baten hondakinak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Babilonia probintzia |
Eskualdea | Babiloniako probintzia |
Koordenatuak | 32°32′25″N 44°36′17″E / 32.5403°N 44.6047°E |
Historia | |
Kultura | Sumer |
Kish[1] (sumerieraz: Kiš; akadieraz: kiššatu) Mesopotamia Beherearen iparraldeko hiria izan zen, geroago Akad lurraldea izango zenean kokatua, Babiloniatik 15 kilometro inguru ekialdera. Zir aski K.a. 3. milurtekoaren hasieran sortu zuten tell hau, haren inguruan kokaleku antzinagokoen aztarnak dauden arren: Ras El'Amiya (Obeid Aroa K.a. 4000-K.a. 3500), Yemdet Nasr (Uruk Aroa, K.a. 3500-K.a. 3000). Kishek (Tell al-Uhaymir), Ingharra, Uhaimir eta garrantzi gutxiagoko beste kokaleku batzuk hartzen ditu.
Kish hiria izan zen, ziur asko, Mesopotamia Behereko eta Diyala Behereko semiten (akadiarren) erdigune komertzial eta politikoa; bertako biztanleria nagusiki akadiarra zen aro aurredinastikoan, erregeen zerrendak erakusten duen bezala, argi eta garbi izen semitak baitituzte.
Akadeko hiri nagusia izan zen, eta Mesopotamia Behereko zati handi batekoa geroago. Hori dela eta, "Kisheko errege" edo "Lau zatietako errege" (Sumer, Elam, Subartu eta Amurru, Kish erdian zegoela) titulua hartu ohi zuten sumertar-akadiar erregeek, beren gailentasuna nabarmentzeko asmoz.
Aro aurredinastikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kisheko I. dinastia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sumertar Erregeen Zerrenda Kisheko lehen dinastiarekin hasten da. 23 erregez osaturik dago, eta 24.500 urteko garai bat hartzen du (erregealdi bakoitzak, bataz beste, 1000 urte inguru iraun zuelarik). Lehen 21 erregeak (guztiak jatorri semitako izendunak) ezin dira historikotzat hartu, eta ez da oso litekeena etorkizunean ere euren existentzia frogatzerik lortzea. Alabaina, aro horretan Kishek zuen nagusitasuna frogatzen dute.
- Kullassina-bel Kishekoa: 960 urte
- Nangishlishma Kishekoa: 670 urte
- En-Tarah-Ana Kishekoa: 420 urte
- Babum Kishekoa: 300 urte
- Puannum Kishekoa: 840 urte
- Kalibum Kishekoa: 960 urte
- Kalumum Kishekoa: 840 urte
- Zuqaqip Kishekoa: 900 urte
- Atab Kishekoa: 600 urte
- Mashda Kishekoa: 840 urte
- Arwium Kishekoa: 720 urte
- Etana Kishekoa, artzaia, zerura igo zena eta atzerriko erresuma guztiak sendotu zituena: 1500 urte
- Balih Kishekoa: 400 años
- En-Me-Nuna Kishekoa: 660 urte
- Melem-Kish Kishekoa: 900 urte
- Barsal-Nuna Kishekoa: 1200 urte
- Zamug Kishekoa: 140 urte
- Tizqar Kishekoa: 305 urte
- Ilku Kishekoa: 900 urte
- Iltasadum Kishekoa: 1200 urte
- Enmebaragesi dinastia honetako hogeitabigarren erregea da (900 urteko erregealdia ematen zaio), eta bere existentzia historikoa frogatua dagoen lehena da (bi idazkun). Sumertar-akadiar mitologiak sumertar hegoaldearen ordezkaria zen Uruk eta semitar iparraldearen gunea zen Kishen arteko etsaitasuna kontatzen du.
Alabaina, Mebaragesiren existentzia frogatua dagoen arren, ez da oso probablea bere etsaia zen Gilgamesh Urukekoaren existentzia. Mebaragesik ondoan zuen Elamen aurkako kanpaina bat egin zuela ezagutzen da, eta, ziuraski, Kishek babiloniar iparraldea eta Diyalako eskualdea domeinatuko zituela.
- Ukhub (baita Agga edo Akka ere) (625 urte). Aurrekoaren semetzat hartua, honek ere Uruken aurkako borrokak izan zituelarik.
- Meslim. "Kisheko errege" titulua zuen arren, ez da ezagutzen ze hiritan zuen jatorria. Bere jainko babeslea Ishtaran zen, Derren gurtzen zena (baina honek ez du Derrekoa zenik esan nahi). Errege honen idazkunak daude Adab eta Lagashen, eta Umma eta Lagash hirien arteko gatazka batean bitartekari izan zela ezagutzen da, Behe Mesopotamiako politikan izan zuen garrantzia frogatzen duena.
- Lugaltarzi zalantzazko jatorria duen beste "Kisheko errege" bat, ez bait da ezagutzen benetan Kishekoa zen ala Meslimek sortutako titulua erabiltzeko merituren bat egin zuen tokiko dinastiaren ordezkaria.
- Enbi-Ishtar. Jatorri semitar argia duen izenduna, Sumertar errege zerrendak ziurtatzen du, eta Urukeko Enshakushanaren garaikidea izan zen.
- Sumertar erregeen zerrendan kontatzen den elezaharraren arabera, Kish izan zen Uholde Handiaren ondoren erregea izan zuen lehen hiria.
- Henri de Genouillantek zuzendutako frantziar arkeologia espedizio batek han induskatu zuen 1912 eta 1914 artean. Beranduago, beste espedizio batek, oraingoan britainiar-estatubatuarra eta Stephen Langdomek zuzendua, beste horrenbeste egin zuen 1923 eta 1933 artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .