Edukira joan

Kigaliko zuzenketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Montrealgo Protokoloaren Kigaliko zuzenketa nazioarteko akordio bat da, hidrofluorokarburoen (HFC) kontsumoa eta ekoizpena pixkanaka murrizteko. Juridikoki loteslea den akordioa da, nazioarteko zuzenbidean eskubideak eta betebeharrak sortzeko diseinatua[1].

Kigaliko zuzenketa berretsi duten estatuak

Hasiera batean, Montrealgo Protokoloa ozono-geruza zaintzeko eta leheneratzeko sortu zen. Herrialde parte-hartzaileek klorofluorokarburoak (CFC) pixkanaka desagerraraztea adostu zuten. Gas horiek atmosferako ozonoaren kontzentrazioa eragin zuten. HFCek ez dute klororik, eta, beraz, ez diote ozonoari eragiten eta, ondorioz, CFCak ordezteko usatu dira. Hala ere, HFCak klima-aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gas indartsuak dira, horregatik zuzenketa honek HFC gehitzen dio herrialdeek pixkanaka murriztea agintzen duten produktu kimikoen zerrendari.

2024ko urriaren 31ra bitartean, 160 Estatuk[2] eta Europar Batasunak berretsi dute Kigalkoi Zuzenketa.

Produktu industrial askok, tartean hozgarriak eta aire girotuko ekipoek, HFCak usatzen dituzte.

Zuzenketaren xehetasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montrealgo Protokoloaren 5. artikuluak arau propioak sortu zituen garapen bidean dauden herrialdeentzat eta herrilade garatuentzat. Garapen bidean edo garapen bidean ez dagoen herrialde baten kategorizazioa baldintza ekonomiko partikularren araberakoa izan zen. Protokoloa mila bederatziehun eta laurogeiko hamarkadan sortu zenez eta herrialdeen egoera ekonomikoa aldatu denez, Kigaliko zuzenketak hiru estatu-talde sortu zituen zuzenketa inplementatzeko.

Lehen taldeak, herrialde industrializatu "zaharrak" barne hartzen dituenak, HFCen erabilera 2024rako % 45 eta 2036rako % 85 murrizteko konpromisoa du, 2011 eta 2013 urteen arteko erabilerarekin alderatuta. Bigarren talde batek, Txina eta Brasil barne, 2045erako kontsumoa % 80 murrizteko konpromisoa hartu zuen. Azkenik, epe hori 2047ra luzatzen da gainerako estatuentzat, India eta Ekialde Ertaineko hainbat herrialde barne, aire girotuaren kontsumitzaile handiak baitira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. OzonAction Kigali Fact Sheet. UN environment.
  2. (Ingelesez) «United Nations Treaty Collection» treaties.un.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).