Edukira joan

Khyber ataka

Koordenatuak: 34°06′36″N 71°06′42″E / 34.11°N 71.1117°E / 34.11; 71.1117
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khyber ataka
Datu orokorrak
Garaiera1.072 m
Motarail mountain pass (en) Itzuli eta mendate
Geografia
Map
Koordenatuak34°06′36″N 71°06′42″E / 34.11°N 71.1117°E / 34.11; 71.1117
MendikateaSafed Koh
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Khyber Pakhtunkhwa

Khyber ataka[1] (urduz: درۂ خیبر‎; persieraz: تنگه خیبر‎) Safed Koh eta Kachmund mendiak (Hindu Kush mendilerroaren hego-ekialdea) zeharkatzen dituen haitzartea da. 58 kilometro luze da eta toki estuenean 15,85 m zabal. Afganistan eta Pakistanen arteko igarobide garrantzitsuenetako bat da, Jalalabad eta Kabul hiriak Peshawar-ekin lotzen baititu. Gaur egun Pakistanen esku dago.

1879an errepide bat egin zen Khyber atakan zehar, eta 1925ean trenbidea. Azken hau eraikitzea lan gaitza izan zen: 34 tunel eta 92 zubi egin behar izan ziren eta 2 milioi libera esterlina baino gehiago kostatu zen. Igarobidearen hasiera Jamrudeko gotorlekuan (517 m) dago, Peshawarretik 18 km mendebaldera, eta Landi Kotal (1067 m) da punturik garaiena. Handik 8 kilometrora Torkham hiria dago, Pakistan eta Afganistanen arteko mugan.

Leku estrategikoa izan da historian zehar. Hemendik igaro ziren iparraldetik edo mendebaldetik Indiako azpikontinentea inbaditzera zihoazen gehienak: pertsiarrak, greziarrak, mongoldarrak eta britainiarrak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Pakistan
Artikulu hau Pakistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.