Edukira joan

Afganistan

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Afganistango Estatu Islamiarra
darieraz: افغانستان‎
paxtuneraz: افغانستان‎
Ereserkia: This Is the Home of the Brave (en) Itzuli

Afganistango bandera

emblem of Afghanistan (en) Itzuli
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Kabul
34°31′58″N 69°9′57″E
Azalera652.225 (41.)
Ura %0
Punturik altuenaNoshaq (7.492 m)
Punturik sakonenaAmu Daria (258 m)
KontinenteaAsia
MugakideakPakistan, Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan eta Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Gobernu-sistemaGatazkan:
 Afganistango Errepublika Islamikoa
 Afganistango Emirerri Islamikoa
Sinestunen PrintzeaHaibatullah Akhundzada (De facto)
Mohammad Hasan Akhund
Epai autoritateaAfghan Supreme Court (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria41.454.761
Dentsitatea63,56 bizt/km² (150.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Ezkontzeko adinagizonezko: 18
emakumezko: 16
Emankortasun-tasa4,843 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak2.941.796 (2015)
Alfabetizazioa% 43 (2018)
Bizi-itxaropena63,673 (2016)
Giniren koefizientea27,8 (2008)
Giza garapen indizea0,478 (2021)
Ekonomia
MonetaAfgani (Afs)
BPG nominala20.815.300.220,043 $ (2017)
BPG per capita550 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa70.220.345.963 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn1.976,363 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala2 % (2016)
Erreserbak8.097.280.955 $ (2017)
Inflazioa4,6 % (2016)
Historia
1709Hotaki Inperioa
1747Durrani Inperioa
1823Afganistango Emirerria
1926Afganistango Erresuma
1973Afganistango Errepublika
1978Afganistango Errepublika Demokratikoa
1992Afganistango Estatu Islamikoa
1996Afganistango Emirerri Islamikoa
2002Afganistango Trantsizioko Estatu Islamikoa
2004Afganistango Islamiar Errepublika
2021Afganistango Emirerri Islamikoa
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+93
ISO 3166-1 alpha-2AF
ISO 3166-1 alpha-3AFG
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta Schuko
Internet domeinua.af
alemarahenglish.af

Afganistan (paxtuneraz: افغانستان‎Afġānestān) Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiaren bidegurutzean dagoen estatu itsasgabe menditsu bat da. Pakistanekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Iranekin mendebaldean, Turkmenistanekin, Uzbekistanekin eta Tajikistanekin iparraldean eta Txinarekin ipar-ekialdean. 652.864 kilometro koadrorekin, batez ere ingurune menditsua da, lautadekin iparraldean eta hego-mendebaldean. Kabul da hiriburua eta hiririk handiena, 4.600.000 pertsona ingururekin. Herrialdeko etnia nagusia paxtunak dira, baina badaude ere tajikak, hazarak eta uzbekoak.

Aurkitutako lehen giza aztarnak Erdi Paleolitokoak dira, eta herrialdearen kokapen estrategikoak Zetaren Bidearen baitan Ekialde Hurbilarekin zein Asiako beste eskualde batzuekin kontaktu zuzena ziurtatu dio. Lurralde honek gatazka militar eta okupazio ugari jasan ditu, Alexandro Handiatik hasita, Maurya Inperioak, arabiar musulmanek, mongoliarrek, britaniarrek, sobietarrek eta Ameriketako Estatu Batuek gidatutako NATOren aliantza batek okupatu dute. "Konkistaezina"[1][2] eta "inperioen hilerria" ezizenak jaso ditu, nahiz eta historiako epe askotan okupazio ugari izan dituen[3]. Lurralde honetatik ere abiatu dira hainbat inperio handi sortzeko indarrak, tartean Greko-Baktriar Erresuma, Kusan, Heftalitak, Samandar Inperioa, Ghaznavidak, Guridar Inperioa, Khilji dinastia, Mogol Inperioa, Hotakiar dinastia eta Durrani Inperioa[4].

Afganistango estatu modernoa Hotakiar dinastiarekin eta Durrani Inperioarekin abiatu zen XVIII. mendean zehar. XIX. mendean, Afganistan Britainiar Rajaren eta Errusiar Inperioaren artean kokatutako tapo estatua izan zen Joko Handiaren testuinguruan. Hirugarren Anglo-Afganiar Gerraren ostean, 1919an, herrialdea kanpoko influentziatik libratu zen, Amanullah erregearekin Afganistango Erresuma bilakatuz. Mende erdi beranduago Zahir Shah kanporatu zuten eta Afganistango Errepublika osatu zen. 1978an, Saur Iraultzaren ondorioz Afganistan estatu sozialista bilakatu zen, baina mujahideenen altxamenduaren ostean Sobietar-Afgandar Gerra hasi zen. 1996an Afganistango lurralderik gehiena Taliban fundamentalista islamikoen esku zegoen, bost urtez erregimen totalitario bat ezarri zutenak. Talibanak boteretik kendu zituzten estatubatuar inbasio baten bidez, baina oraindik ere herrialdearen zati handiak kontrolpea izan zituzten. Hogei urteko gerra bat hasi zen Talibanaren eta Afganistango Errepublika Islamikoaren artean, 2021eko taliban erasoaldiarekin eta Kabulen erortzearekin amaitu zena, Talibana berriro ere boterera helduz.

Herrialdeak terrorismo, pobrezia, gosete eta ustelkeria maila oso altuak ditu. Herrialdea Nazio Batuen Erakundearen, Batzar Islamikoko Erakundearen, Eskualdeko Kooperaziorako Hegoaldeko Asiako Elkartearen, G77ren, Kooperazio Ekonomikoko Erakundearen eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren kide da. Afganistango ekonomia munduko 96.a da, 72.000 milioi dolarreko barne produktu gordinarekin. Hala ere, per capita errentaren mailan 169.a da 186 herrialdetik, 2018ko datuen arabera.

Afghān erroa, hainbat ikerlariren arabera, Hindu Kush eskualdean bizi ziren antzinako Aśvakan edo Assakan izenetik eratorria izango litzateke.[5][6][7] Honek zaldun edo zaldi hazleak esan nahi du, Sanskritoko aśva edo aspa hitzetik, "zaldia"[8]. Afghānistān izena (persieraz: افغانستان‎‎‎ [avɣɒnestɒn]) afghan hitza bezain zaharra izango dela uste da. X. mendeko Hudud ul-'alamen geografia liburuan agertzen da[9]. "Afghan" erroa historikoki paxtu etniakoak izendatzeko erabili izan da[10], eta -stan atzizkiak "-en lekua" esan nahi du. Beraz, Afganistanek Afganoen lekua esan nahi du, eta zentzu historikoan Paxtuen lekua. Hala ere, egungo Afganistango konstituzioak dio afgan hitzak Afganistango herritar guztiei aplikatzen zaiela.

Mendebaldean, Iran du mugakide; hegoaldean, Pakistan; iparraldean, Turkmenistan, Uzbekistan eta Tajikistan; eta ipar-ekialdean, Txina.

Inperio eta erresuma ugarik hartu dute agintea Afganistango lurretan, tartean Greko-baktriarrak, Indo-eszitiarrak, Kusan, Kidaritarrak, Heftalitak, Alkon Hunoak, Nezak Hunoak, Zunbil, Shahis Turkiarrak, Hinduixahidak, Lawik dinastia, Saffari dinastia, Samandarrak, Gaznavidarrak, Guridak, Korasmia, Khalji, Kart dinastia, Lodi dinastia, Suri, Mogolak eta, azkenik Hotak dinastia eta Durrani, gaur egungo estatu modernoaren hasiera markatu zutenak[11]. Milurtekoz milurteko, hainbat gaur egungo Afganistanen dauden hainbat hiri inperioen hiriburu izan dira, tartean Baktra, Alexandria Oxuskoa, Kapisi, Sigal, Kabul, Kunduz, Zaranj, Firozkoh, Herat, Ghazna (Ghazni), Binban (Bamyan) eta Kandahar.

Herrialdea hainbat taldeen bizilekua izan da historian zehar, tartean antzinako Irandar herriak, Indo-irandar hizkuntzek eskualdean duten garrantzia eman zutenak. Historiako une askotan Afganistango lurrak beste inperio handiagoen zati izan dira, tartean Akemenestar Inperioa, Mazedoniar Inperioa, Maurya Inperioa eta Islamiar Inperioa[12]. XIX. mendean eta XX. mendean zehar inbasioei erresistentzia handia eman izanagatik, Afganistanek "inperioen hilerria" ezizena jaso du[13], baina ez dago argi nork sortu zuen esaldi hori[14].

Historiaurrea eta antzinaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indus Haraneko Zibilizazioa, bere unerik gorenean.

Historiaurreko aztarnategien indusketek iradokitzen dute gizakiak Afganistanen bizi zirela duela 50.000 urte gutxienez, eta inguruko nekazaritza-komunitateak munduko zaharrenetakoak izan zirela. Askok uste dute Afganistan jarduera historiko goiztiarren toki garrantzitsua dela eta Egiptorekin alderatu daitekeela bere aztarnategi arkeologikoen balio historikoari dagokionez[15][16].

XX. mendean egindako esplorazio arkeologikoek Afganistango eremu geografikoa kulturak eta merkataritzak ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldeko bizilagunekin estuki lotuta egon dela iradokitzen dute. Afganistanen Paleolito, Mesolito, Neolito, Brontze eta Burdin Aroko ohiko artefaktuak aurkitu dituzte. Uste denez, hiri-zibilizazioa jada K. a. 3000. urtean hasi zen, eta Mundigak hiria (Kandahar inguruan, herrialdearen hegoaldean) Helmand kulturaren gune bat izan zen. Aurkikuntza berriagoek, Indo Haranaren Zibilizazioa, egungo Afganistaneraino hedatzen zela ikusi dute, gaur egungo Pakistan, Afganistan eta Indiaren zatiak hartuz. Xehetasun handiagoarekin, Pakistango ipar-mendebaldetik Indiako ipar-mendebaldera eta Afganistango ipar-ekialdera hedatzen ari zen[17]. Indus Haraneko aztarnategi bat aurkitu da Oxus ibaian, Shortugain, Afganistan iparraldean. Kultura horren kolonia txikiago batzuk ere badaude Afganistanen.

K. a. 2000. urtearen ondoren, Erdialdeko Asiatik zetozen herri erdi-nomaden olatuak Afganistan hegoalderantz mugitzen hasi ziren, hauen artean, Indo-irandar hizkuntzak hitz egiten zuten indoeuropar asko zeudelarik. Beranduago, tribu hauek Asia hegoalderantz, Asia mendebalderantz eta Europarantz jarraitu zuten Kaspiar itsasoaren iparraldeko zatian zehar. Garai hartan Ariana izena zuen eskualdetik[18].

Zoroastrismoa eta Aro Helenistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eszitiar baktriar-urre bat, Dionisoren irudkiaren, antzinako Baktriako Tillya Tepen aurkitua.
Axoka erregearen ediktu elebiduna (grekoa eta aramera), K.a. III. mendekoa. Kandaharko hirian aurkitu da, gaur egungo Afganistango hegoaldean.

Ikerlari batzuek pentsatzen dute zoroastrismoa gaur egun Afganistan den tokian sortu zela, K. a. 1800 eta K. a. 800 bitartean. Bere sortzailea, Zoratustra, Balkhen bizi eta hil zela uste baita. Litekeena da, zoroastrismoaren sorreraren garaian, eskualdean ekialdeko iraniar hizkuntza zaharrak hitz egitea. K. a. VI. mendean, akemenestarrek mediarrak boteretik kendu zituzten, eta Arakosia, Aria eta Baktriana euren ekialdeko mugetan sartu zituzten. Persiako Dario I.aren hilarrian dagoen idazkun batek Kabul harana aipatzen du konkistatu zituen 29 herrialdeen zerrenda batean. Arakosia eskualdea, Kandahar inguruan, gaur egungo Afganistan hegoaldean, nagusiki zoroastrismoaren jarraitzailea zen, eta funtsezko papera bete zuen Avesta Persiara eramatean, beraz, batzuek "zoroastrismoaren bigarren aberria" bezala hartzen dute[19][20].

Alexandro Handia eta bere mazedoniar indarrak, Afganistanera, K. a. 330ean iritsi ziren. Urte bat lehenago, Gaugamelako guduan, Dario III.a Persiakoa garaitu ondoren. Alexandroren okupazio laburraren ondoren, Seleukotar Inperioaren ondorengo estatuak, eskualdea kontrolatu zuen K. a. 305 arte. Bere zati handi bat Maurya Inperioari eman zion aliantza hitzarmen baten zati bezala. Mauryarrek Hindu Kushetik hegoaldera zegoen eremua kontrolatu zuten K. a. 185 inguruan boteretik kendu zituzten arte. Bere gainbehera, Asokaren gobernua amaitu eta 60 urtera hasi zen, greziar-baktriarren birkonkista helenistikora eraman zuena. Zati handi bat laster banandu zen haiengandik eta indo-greziar erresumaren zati izatera pasa zen. Indo-eszitiarrek garaitu eta kanporatu zituzten K. a. II. mendearen amaieran[21][11].

Garai hinduista eta budista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamaren konkista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliarrak eta Babur

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Mongolen Inperioaren sasoian, Ilkhanerri izeneko lurraldea osatzen zuen egungo ia herrialde osoak.

Hotak eta Durrani dinastiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakzai dinastia eta britainiarren aurkako gerrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbesteko hainbat inperioren mende egon ondoan, XVIII. mendean (1748) osatu zen Afganistango lehen erresuma burujabea. XIX. mendean, Britainia Handiak halako protektoratu moduko bat ezarri zuen Afganistanen, errusiarrak iparraldetik bultzatzen ari ziren hedapen politika galaraztearren.

Historia garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921. urtean lortu zuen askatasuna Amanullah Khan emirraren eskutik, eta monarkia ezarri zen. Bigarren Mundu Gerran neutrala izan ondoan, Nazio Batuen Erakundearen partaide bihurtu zen. 1964an egin ziren lehen hauteskunde demokratikoak, Mohammed Zahir sha edo erregeak bideraturiko konstituzioaren ondorioz, eta 1973an errepublika ezarri zen Mohammed Daoud Khan printzeak egin zuen estatu kolpe batez. Beste estatu kolpe batek Daoud islamiarra eraitsi eta Nur Muhammad Taraki, Afganistango Alderdi Komunistaren sortzaileak hartu zuen gobernuaren kargua. Sobietar Batasunarekiko harremanak zirela eta, gobernu berriko partaideen artean sortu ziren susmoek eta, batez ere, sozializazio neurrien kontra, xiitak eta sunnitak elkar harturik, altxatu zen oposizioak ekarri zuten Sobietar Batasuneko gudarostearen inbasioa, Hafizullah Aminek Taraki hilez egindako kolpearen ondoan. Sobietar Batasunaren babespean betiere, Babrak Karmalek aginpidea hartu eta, baketzeko politika baterako pausoak emanagatik, gerra zibil bortitz gogorra piztu zen. Estatu Batuek, Pakistanen bidez, bultzatzen zituen gerrilla islamiarren eta Sobietar Batasunak laguntzen zuen gobernu ofizialaren arteko gerrak, herria odolustutzea, gobernua ahultzea eta, bederatzi urte luzez higatu ondoan, Sobietar Batasunaren armada erretira eraztea (1989) ekarri zuen; islamiarren gobernu proposamenek nazioartean ez dute eskaintzen halako fidagarritasunik, beren arteko koalizio gobernurik ez baitute onartzen gainera inola ere. Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen ageriko interes geopolitikoez gainera, oraindik giro erdi-feudalean bizi diren herri desberdinen arteko tirabirek zerikusi handia dute Afganistan barneko tentsio giro horrekin.

SESBeko gudarosteak Afganistandik erretiratuta, gerra zibilak aurrera segitu zuen. Bestalde, nahiz eta Afganistan ez zen jadanik Gerra Hotzaren gune, inguruko herrialdeentzat (Pakistan, India, Iran, Errusia, Uzbekistan) garrantzi handiko lekua bihurtu zen, oso inguru estrategikoan baitago. 1992an, matxinatuek Najibullah aginpidetik kendu eta Kabul hartu zuten; Burhanuddin Rabbani izendatu zuten behin-behineko presidente. Erabaki hori urte berean batzar berezi batek onetsi zuen, baina indar politiko-militarren arteko borrokak bere horretan iraun zuen. Indar horiek egitura etniko-erlijiosoa dute, eta horien artean nagusia paxtunek osatu zuten, harik eta 1994an talibanen taldea sortu zen arte. 1993an Hekmatyarrek Lehen Ministro kargua zin egin zuen, eta urte horretan bertan gerrillako buruzagiek behin-behineko konstituzio bat onartu zuten; baina 1994an borrokak sortu ziren hiriburuan, Rabbani presidentearen aldekoen eta Hekmatyar Lehen ministroaren aldekoen artean. 1994ko ekainaren bukaeran, Afganistango beste lurralde batzuetara zabaldu zen borroka, eta 2.500 lagunetik gora hil ziren: eta garai horretako kaos politikoaz baliatuta, Kabul aldera abiatu ziren talibanak; 1995eko otsailean, Kabul ingurura iritsi eta 1996an hiriburua hartu zuten. Talibanak Kandahar eskualdeko (Afganistan hegoaldeko) teologia ikasleak dira, paxtun etniakoak. Beren helburuetako bat islamaren inguruko beren ikuspegi murriztailea zabaltzea da: jendaurrean sexuak elkarrengandik erabat banatzea, emakumeei lanpostuak lortzeko debekua ezartzea, zigorrei buruzko legegintza aldatzea, lege zorrotzagoak erabiltzeko, eta abar. 1997an, Afganistango Islamiar Emirerri bihurtu zen ofizialki herrialdea. Izen horren bidez, Mohamed Omar emirraren aginpidea sendotu egin zen. 1998ko otsailean, urteetako gerrak ekarri zituen ondorio latzei herrialdearen iparraldean izan ziren lurrikararenak gehitu zitzaizkien: 5.000 lagunetik gora hil ziren.

2001ean, Estatu Batuek, nazioarteko koalizio baten laguntzaz, herrialdea okupatu eta erregimen talibana eraitsi zuten, New Yorken 2001eko irailaren 11n izandako atentatuen erantzun gisa. 2004an, lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren, eta Estatu Batuek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari baimena eman zioten nazioarteko talde bat sortzeko, Hamid Karzai afganistandar lehendakariari laguntzeko. Neurri horiek, ordea, ez dute herrialdeko egoera egonkortzerik eta liskar etengabeetan murgilduta dago oraindik ere.

2014ko uztailaren 8an, Afganistango presidentetzarako hauteskundeetan, Axraf Ghanik bozen %56,44 jaso zituen, atariko lehen zenbaketak igorritako datuen arabera. Abdullah Abdullahek, berriz, bozen %43,56 lortu zituen; hala adierazi zuen Hauteskunde Batzorde Independenteak (IEC). Abdullahek, baina, bere burua irabazletzat jo zuen jarraitzaileen aurrean. Ohartarazi zuen ez zituela emaitzok onartuko, eta milaka jarraitzaile atera ziren Kabulgo kaleetara haren alde eta hauteskunde batzordearen erabakiaren kontra. 8.109.493 boz zenbatuta, 4,5 milioi Ghanirentzat izan ziren, eta Abdullaherentzat, berriz, 3,5 milioi[22].

2014ko abuztuaren 8an, Abdullah Abdullah eta Axraf Ghani Afganistango presidentetzarako hautagaiak akordio batera iritsi ziren: "Ghanik eta biok batasun gobernu bat eratzea adostu dugu, egonkortasun politikoaren eta Afganistango segurtasunaren alde", esan zuen Abdullahek Tolo News telebistak jasotako prentsaurreko batean. John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin bildu ondoren iritsi ziren akordio horretara. Abuztu amaierarako espero zuten hauteskundeen emaitza ofizialean berri izatea, presidente nor hautatu zuten jakiteko. Horren ondotik, "elkarlanerako konpromisoa" hartu zuen Ghanik[23]. Irailaren 15ean, Afganistango Hauteskunde Batzordeak baliorik gabe utzi zituen 1.028 hauteslekutako botoak, presidentetzarako hauteskundeetan «neurri handiko iruzurra» izan zela frogatutzat jota. Abdullah Abdullah hautagaiak ez zuen emaitza onartu bigarren itzulian, Axraf Ghaniren aldeko iruzurra salatuta[24]. Irailaren 20an, Abdullah Abdullah eta Axraf Ghani Afganistango presidentegaiek batasun gobernua hitzartu zuten, negoziazio luzeen ostean. Irailaren 21ean emango zituzten ekainaren 14an eginiko bozen emaitzak. Irabazten ez zuen hautagaiak ere gobernua osatuko zuen[25]. Irailaren 21ean, batasuneko gobernua osatu zuten Afganistanen. Ashraf Ghanik hartuko zuen presidente kargua eta Abdullah Abdullah lehen ministroa[26]. Irailaren 24an, Axraf Ghanik eta Abdullah Abdullahek Afganistanen agintea partekatu eta batasuneko gobernu bat eratzeko egin zuten akordioarekin, herrialdea «beste krisi batean» murgilduko zela adierazi zute talibanek. Akordioaren eraginez, Kabulen «administrazio ahul bat» izango zela eta AEBek aurrerantzean ere «gehiegikeria izugarriak» egingo zituela nabarmendu zuten talibanek[27]. Irailaren 29an, Afganistango presidente kargua hartu zuen Axraf Ghanik. Hamid Karzai ordezkatu zuen, 2001az geroztik presidentetzan zena[28]. Irailaren 30ean, Afganistanek segurtasun akordioak sinatu zituen AEBekin eta NATOrekin. Akordio horien ondorioz hurrengo urtean atzerriko 12.500 soldadu egongo zirela aurreikusi zuten[29]. Azaroaren 15ean, segurtasun kontuetan elkarri laguntzea adostu zuten Afganistanek eta Pakistanek[30].

Azaroaren 23an, gutxienez 45 pertsona hil ziren eraso suizida batean eta 70 pertsona zauritu ziren. Boleibol partida batean izan zen erasoa[31]. Azaroaren 27an, talibanek egindako eraso batean britainiar bat eta bost afganistandar hil[32].

2015eko urtarrilaren 1ean, ezkontza batean 20 zibil hil zituzten[33].

Urtarrilaren 12an, Afganistango Gobernu berria aurkeztu zen[34].

Gobernua eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Afganistango probintziak»
Herat

34 probintziak osatzen dute gaur egungo Afganistan: Badakhshan, Badghis, Baghlan, Balkh, Bamijan, Daikondi, Farah, Fariab, Ghazni, Ghor, Helmand, Herat, Jowzjan, Kabul, Kandahar, Kapisa, Khost, Kunar, Kunduz, Laghman, Logar, Nangarhar, Nimruz, Nuristan, Oruzgan, Paktia, Paktika, Panjshir, Parvan, Samangan, Sar-e-Pol, Takhar, Wardak eta Zabul. Afganistan monarkia izan zen 1973 arte, baina urte horretan erregea eraitsi zuten eta errepublika ezarri. 1977an aldarrikatu zen konstituzioan ahalmen guztiak ematen zitzaizkion presidenteari: alderdi bakarreko erregimen bihurtu zen eta islama izendatu zen estatuko erlijio. Konstituzio hori, ordea, 1978an deuseztatu zen estatu kolpe baten ondorioz. 1987an gobernu komunistak, sobietar gobernuaren laguntzaz, konstituzio berria osatu zuen, lehendakaria zazpi urtez behin hautatzea erabakitzen zuena. 1989an sobietar gudarostea Afganistandik irten zen eta 1992an erregimen komunista indargabetu zenean, behin-behineko batzorde batek hartu zuen aginpidea. 1992an, lehendakari berria hautatu zen. Hala ere, Afganistanek 1994az geroztik bizi duen gerra egoera dela-eta, ez dago gobernu erakunde finkoez hitz egiterik.

Hona probintziak edo wilayatak:

Afganistango probintzien mapa
Sakontzeko, irakurri: «Afganistandar»

Kokapena dela-eta, era askotako zibilizazioen topalekua izan da betidanik Afganistan. Biztanle gehienak nekazariak dira, eta leinuetan eta klanetan daude banatuta. Lau talde etniko handi daude: paxtunak, biztanleen gehiengoa osatzen dutenak eta bi taldetan banatuak, duranioak eta ghilzaiak; tajikoak, irandar etniakoak; uzbekoak eta hazarak. Afganistanek inoiz baino demografia hazkunde handiagoa du, emakumeko batez besteko haur kopurua 6,64 delako (munduko altuenetakoa) nahiz eta haurren heriotza tasa handia izan. bizi itxaropena 43 urtekoa da. Biztanleriaren erdia, gutxi gorabehera, nomada edo erdi nomada da. Oinarrizko hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa bada ere 7 eta 15 urte bitarteko haurrentzat, biztanleen % 36 dago alfabetatua.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afganistan munduko herrialde pobreenetako bat da; nekazaritza eta abeltzaintza (ardiak eta ahuntzak) dira ekonomiaren oinarria. Afganistango ekonomia, dena dela, gerraren gorabeheren mende egon da. Gerra garaian, biztanleriaren herenak utzi zuen Afganistan, eta Pakistan eta Iranera joan zen ihesi (6 milioitik gora). Biztanle gehienek arazoak dituzte jana, jantziak, etxea eta medikuak lortzeko. Gobernua saiatu da kanpoko inbertsioak erakartzen, baina ez du halakorik lortu. Garia, artoa, arroza, garagarra, barazkiak eta intxaurrak lantzen dira batez ere. Ardiaren hazkuntzatik lortzen den haragia nahikoa da biztanleriaren beharrak asetzeko, eta artilea eta larrua esportatu egiten dira (1990. urte hasieran 14 milioi arditik gora zeuden). Karakul ardiaren larrua oso preziatua da eta animalia horren hazkuntzak garrantzi handia du.

Urre, zilar, kobre, berilio eta lapis lazulia betidanik ustiatu dira, kopuru txikitan, Afganistango mendialdean. Afganistango gas naturaleko hobiak sobietarren laguntzari esker ustiatu dira. 1960-1980 bitartean, bestalde, asko hazi zen Afganistango industria. Lantegi nagusiak hiriburuan daude, eta ehungintzaren eta zapatagintzaren alorrekoak dira gehienak. Langabezia eta langile eta funtzionario publiko gaituen gabezia dira lanaren inguruko arazo nagusiak.

Kanpo merkataritza gehiena gobernuak kontrolatzen du, eta hala ez denean gobernuaren mendeko monopolioen esku dago. 1993. urtean, urteko esportazioak 1.066 milioi dolarretik gorakoak izan ziren, eta inportazioak 1.984 milioi dolarrekoak. Esportatzen diren gai nagusiak gas naturala (% 42), fruitu lehorrak eta intxaurrak (% 26), kotoia, alfonbrak eta karakul larruak dira.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Is Afghanistan really impossible to conquer?» BBC News 2014-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  2. (Ingelesez) Feb 6, ADITYA MENON /; 2010; Ist, 13:07. «Afghanistan: Most invaded, yet unconquerable - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  3. (Ingelesez) Pillalamarri, Akhilesh. «Why Is Afghanistan the ‘Graveyard of Empires’?» thediplomat.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  4. «Afghanistan Country Study» web.archive.org 2001-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  5. (Ingelesez) «Ancient India as described by Megasthenês and Arrian : being a translation of the fragments of the Indika of Megasthenês collected by Dr. Schwanbeck, and of the first part of the Indika of Arrian» INDIAN CULTURE (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  6. (Ingelesez) Imprints of Indian Thought and Culture Abroad. Vivekananda Kendra Prakashan 1980 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  7. Scottish Geographical Magazine, 1999, p 275, Royal Scottish Geographical Society
  8. Majumdar, R. C.. (1994). Ancient India. (8. ed. repr. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0435-X. PMC 461473349. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  9. (Ingelesez) Vogelsang, Willem. (2001-11-28). The Afghans. Wiley ISBN 978-0-631-19841-3. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  10. «AFGHAN – Encyclopaedia Iranica» web.archive.org 2013-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  11. a b Runion, Meredith L.. (2007). The history of Afghanistan. Greenwood Press ISBN 978-0-313-33798-7. PMC 150255957. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  12. (Ingelesez) Erdosy, George. (1995). The Indo-Aryans of Ancient South Asia: Language, Material Culture and Ethnicity. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-014447-5. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  13. Barfield, Thomas J.. (2010). Afghanistan : a cultural and political history. Princeton University Press ISBN 978-0-691-14568-6. PMC 466341401. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  14. (Ingelesez) Nordland, Rod. (2017-08-29). «The Empire Stopper» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  15. «MSN Encarta - Print Preview - Afghanistan» web.archive.org 2004-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  16. «Treasure Hunt - TIME» web.archive.org 2013-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  17. Wright, Rita P.. (2010). The ancient Indus : urbanism, economy, and society. ISBN 978-0-521-57219-4. PMC 226984820. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  18. Bryant, Edwin F.. (2001). The quest for the origins of Vedic culture : the Indo-Aryan migration debate. Oxford University Press ISBN 0-19-513777-9. PMC 70735976. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  19. (Ingelesez) Gnoli, Gherardo. (1989). The Idea of Iran: An Essay on Its Origin. Istituto italiano per il Medio ed Estremo Oriente ISBN 978-88-6323-069-7. (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  20. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  21. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  22. «Abdullahek bere burua garaile aldarrikatu du, bozen batzordearen emaitzen kontra», Berria, 2014-07-08
  23. «Afganistango presidentetzarako hautagaiek batasun gobernu bat eratzea adostu dute», Berria, 2014-08-08
  24. «1.028», Berria, 2014-09-16
  25. «Batasun gobernua hitzartu dute Afganistanen», Berria, 2014-09-21
  26. «Batasuneko gobernua osatu dute Afganistanen», Berria, 2014-09-21
  27. «Talibanen arabera, Afganistan «krisian» sartuko da batasuneko gobernuarekin», Berria, 2014-09-25
  28. «Afganistango presidente kargua hartu du Axraf Ghanik», Berria, 2014-09-29
  29. «Afganistanek segurtasun akordioak sinatu ditu AEBekin eta NATOrekin», Berria, 2014-10-01
  30. «Segurtasunean elkarri laguntzea adostu dute Afganistanek eta Pakistanek», Berria, 2014-11-16
  31. «Gutxienez 45 pertsona hil dituzte Afganistanen, eraso suizida batean», EiTB, 2014-11-23
  32. «Britainiar bat eta bost afganistandar hil dituzte talibanek atentatu batean», Berria, 2014-11-28
  33. «Ezkontza batean 20 zibil hil dituzte Afganistanen», Berria, 2015-01-02
  34. «Afganistango Gobernu berria aurkeztu dute», Berria, 2015-01-13
  35. (Ingelesez) Central Statistics Organization. (2019). Afghan Population Estimates 1398. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]