KV62
KV62 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Kokapen fisikoa | Erregeen harana |
Koordenatuak | 25°44′25″N 32°36′05″E / 25.740361111111°N 32.601444444444°E |
Erabiltzailea | Tutankhamon - 1925 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 30,79 () m |
Azalera | 109,82 m² |
KV62 hilobia, Egiptoko Erregeen Haranean dagoena, osorik aurkitutako egiptoar errege hilobi bakarra da, eta hobekien kontserbatutakoa. Hilobi hau Howard Carterrek aurkitu zuen 1922an ramesidar garaiko langileen etxebizitzen hondakinpean, garai hartako arpilaketetatik salbatu zuena. Bitxikeri bezala, Carterrek, ukitu bezain pronto desegin ziren lore eskaintza batzuri argazkia ateratzea lortu zuen.
Hilobia lau gelaz osatua dago, eta objektuz betea zegoen, baina desordenatuak. Bere egoera eta Carterren ikerketa metodo xehearen ondorioz, zortzi urte behar izan ziren hilobia hustu eta bertan aurkitutako guztia, 5.000 zati baino gehiago, horien artean urre hutsez eginiko Tutankamonen hil mozorroa barne, Kairoko Egiptoar Museora eramateko.
Sarritan esaten da Tutankamonen hilobia sekula ez zela behartua izan, baina hau ez da erabat zehatza. Izatez, faraoi gaztea lurperatua izan eta gutxira gutxienez bi aldiz behartu zuten: zigilatutako ateetako goiko ertzetan irekidura bat egin izanaren ebidentziak daude, beranduago itxia izan zena. "Altxor" deritzonean utzitako bitxien %60a lapurtuak izan zirela estimatzen da, eta nekropoliko funtzionarioek salbatu zirenak korrika eta presaka bildu zituztela. Kaperetako kanpo ateak, erregearen hierarkitutako zerraldoak zituztenak, irekiak eta zigilatu gabe utzi ziren.
Dirudienez, lapurreta horietako baten ondoren, KV62ko zenbait objektu KV54 hilobian utzi ziren.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907an, Egiptoko XVIII. dinastiako azken faraoia izan zen Horemheben hilobia aurkitua izan baino lehenxeago, Theodore M. Davisen taldeak ganbera txiki bat aurkitu zuen, KV54 deiturikoa, Tutankamonen izena zuten hil objektuak zituena. Hura Tutankamonen hilobia zela pentsatuz, Davisek indusketa amaitutzat eman zuen.
Lord Carnarvonen aginduetara zegoen Howard Carter britainiar arkeologoak Tutankamonen hilobia Erregeen Haranean 1922ko azaroak 4an aurkitu zuen, Ramses VI.aren hilobia den KV35en sarreratik gertu. Aurkikuntzak, mendebaldeko munduak egiptologiarekiko interesa berritu zuen. Carterrek Carnarvon abisatu zuen eta biak, azaroak 26an, azken 3000 urteetan hilobi hartan sartu ziren lehen pertsonak izan ziren. Orduan, bere esaldi ospetsua esan zuen: "Gauza miragarriak ikusten ditut".
Asteetan kontu handiz industu ondoren, 1923ko otsailakren 16an Carterrek barne ganbera ireki eta faraoiaren sarkofagoa aurkitu zuen.
1922ko azaroak 4an lehen eskailera zatia aurkitu zenetik, indusketak poliki-poliki eta xehetasunez aurrera egin zuen, 1930eko azaroak 8an amaituz, data honetan azken objektuak atera zirelarik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilobiak, dirudienez behintzat, ez du faraoi batentzat egina ematen. Korrika eta presaka egokitua izan den noble batena dirudi, soilik sarkofagoa dagoen ganberako hormak margotuak egoteak adierazten duenez, beste errege hilobi batzuetan ez bezala, non euren horma guztiak Hilen Liburuko eskenez apainduta dauden.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera eskailera plataforma txiki batetik abiatzen da eta zigilatutako eta igeltsatutako lehen atera daroaten 16 mailaz osatua dago. Ateak, bi aldiz behartua eta berzigilatua izanaren itxura du.
Korridorea eta aurreganbera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen ateburutik haratago, beherantz doan pasabide batek zigilatutako bigarren ate batera daroa, eta, honen atzean, Carterrek aurreganbera deitu zuena dago. Jatorrian, erregea baltsamatzeko erabili ziren gauzak uzteko erabili zen, lapurreten ondoren barnealdera edo KV54 hilobira eramana izan zena.
Hormak apaindu gabe daude. Carterrek "kaos antolatu" bezala deskribatu zuen. 600 objektu baino gehiago zituen, horien artean hiru hil ohe, Tueris irudikatzen zuten hipopotamo formako plakak, behi formakoak (Hathor) eta leopardo formakoak. Desmuntatutako lau gurdi ere bazeuden, bat ehizarako, beste bat gerrarako eta beste biak desfileetarako.
Eskuineko hormaren gainean, hondoan, bertan behera utzitako indusketen arrastoek, iparralderantz beste pare bat metro handitzea pentsatzen ari zela adierazten dute. Horma honen hasieran dago hil ganberarako sarrera, honen ezaugarriek proiektaturiko irekidurari buruz ere informatzen dutelarik.
Eranskina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreganberako hondoko hormaren ezkerrean pasabide txiki bat dago, ateak, behin amaitu ondoren izan beharko zuen irekidura adierazten duten beltz koloreko marrekin inguratuak, bere lurra aurreko gelarena baino 90 zentimetro beherago dagoen beste gela batera iristea ahalbidetzen duena. Carterrek "erantsia" deitua, honek, hormetan marra gorrien existentzia deskribatu zuen. Desordenatuak, saskiak, ardo pitxerrak, kaltzitazko platerak, lurrinak, itsasontzi maketak eta ushebtiak zituen: 280 objektu talde, orotara 2000 objektu zirelarik.
Sarkofagoaren ganbera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gela hau metro bateko desnibelean dago, eta, erdian zegoen sarkofagoaz gain, beste 300 objektu zituen. Apaindutako bakarra da, eta, hormetako bakoitzak, igeltsatuak eta margotuak, euren hondoa hori urre koloreko eskena ezberdinak dituzten nitxoak irudikatzen dituzte, hilobien ohiko apaindurarekin zerikusirik ez duen estilo ezberdin batean. Hilen Liburuko eskenak irudikatzen dituzte.
- Eskuineko horma: Anubis, Isis eta Hathor
- Hondoko horma: Nut eta Tutankamon, nor, bere Kak jazarria Osirisek hildakoen erreinura daroan.
- Ezkerreko horma: Ay, apaiz funtzioetan, aho irekitzearen errituala praktikatzen ari da.
Bata bestearen barnean sartutako urreztaturiko egurrezko lau kaperak, lehen biak urre xaflez estalitako egurrezkoak eta hirugarrena urre hutsezkoa ziren momia formako hiru zerraldo zituen kuartzita gorrizko sarkofago bat estaltzen zuten. Barnean, faraoi gaztearen momia zegoen, burua eta sorbaldak mozorro ospetsuak estaltzen zizkiolarik.
Kanpoko kaperak 5,08 x 3,28 x 2,75 metro neurtzen du, eta 32 milimetroko sendoera du. Kapera honek ia ganbera osoa hartzen zuen, muturretan 60 zentimetro eta alboetan 30 zentimetro baino gutxiago libre utziz.
Laugarren kaperak 2,90 metroko luzera eta 1,48 metroko zabalera du. Hormak erregearen hil prozesioarekin apainduak izan ziren, eta sabaian Nut zegoen, bere hegoekin kanpoaldeko sarkofagoa besarkatzen zuena.
Kaperetatik kanpo eguzki ontziarentzako hamaika arraun, lurrin potoak, Hapi jainkoarekin apaindutako lanparak eta Tutankamonen kanopoar tenplutxoa zeuden. Azken honen lau alboak Isis, Neftis, Serket eta Neit jainkosen irudiekin apainduak zeuden, eta bere barnean faraoiaren barne organuak gordetzeko erabili ziren lau ontzi kanopoak zituen kutxa zegoen.
Altxorraren ganbera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carterrek "Altxorraren ganbera" deitu zuen beste gela txiki batek 500 objektu inguru zituen.