Julien Offroy de La Mettrie
Itxura
Julien Offroy de La Mettrie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Malo, 1709ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Potsdam, 1751ko azaroaren 11 (41 urte) |
Hobiratze lekua | Friedrichstadt (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rennesko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Herman Boerhaave |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, medikua, saiakeragilea eta idazlea |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia |
Mugimendua | ateismoa Materialismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Julien Offroy de La Mettrie (Saint-Malo, 1709 – Berlin, 1751) frantses sendagile eta filosofo izan zen . Medikuntza ikasketak egin zituen Parisen eta Reimsen.
Bere iritziengatik Frantziatik (1746) eta Holandatik (1748) alde egin behar izan zuen, eta Berlina erbesteratu zen Frederiko II.aren gortera. Materialista zen eta positibisten aitzindari izan zen. Medikuntzako eta filosofiako lanak idatzi zituen. Idazlan nagusiak: Histoire naturelle de l´âme (1745, Arimaren historia naturala), Politique de la médecine (1746, Medikuntzaren politika), L´Homme-machine (1748, Makina-gizakia), L´homme-plante (1748, Landare-gizakia), Système d´Epicure (1750, Epikuroren sistema).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.