Edukira joan

Joy Division

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joy Division
Datuak
JatorriaSalford
Musika motapostpunk
Urteak1976
Produkzioa
Diskoetxea(k)Factory Records (en) Itzuli
Ian Curtis
Bernard Sumner
Peter Hook
Steve Brotherdale (en) Itzuli (1977 - 1977)
Stephen Morris (1977
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
joydivisionofficial.com
IMDB: nm1920312 Facebook: JoyDivisionOfficial Twitter: joydivision Instagram: officialjoydivision MySpace: joydivision Youtube: UCMnHk6_QgQT1KQkbUlxhTYw Souncloud: joy-division-3 Spotify: 432R46LaYsJZV2Gmc4jUV5 iTunes: 722383 Last fm: Joy+Division Musicbrainz: 9a58fda3-f4ed-4080-a3a5-f457aac9fcdd Songkick: 373805 Discogs: 3898 Allmusic: mn0000290812 Deezer: 1249 Edit the value on Wikidata

Joy Division (Salford, Manchester Handia, 1976) ingeles punk talde bat izan zen. Jatorrian Warsaw deitua, taldea Ian Curtisek, Bernard Sumnerrek, Peter Hookek eta Stephen Morrisek osatu zuten.

Joy Divisionek, bere hasierako punk rock eraginetatik eboluzionatu zuen (Jon Savage musika kritikariaren arabera, "Ez zen punka, baina bere energiak zuzenean inspiratua zegoen"), ondoren, bere aitzindaria izan zen soinu eta estilo bat garatzeko, post-punk deitua, Siouxsie and the Banshees eta The Cure bezalako bandekin batera. Soinu ilun bat izateaz gain, bere letretan heriotzarekin eta etsipenarekin obsesionatuta zeuden, Ian Curtis abeslariak pairatzen zuen epilepsiak bultzatuta.

Bere lehen EPak, An Ideal for Living, Tony Wilsonen arreta erakarri zuen. Joy Divisionen lehen diskoa, Unknown Pleasures, Wilsonen zigilu diskografikoan argitaratu zen, Factory Records, eta kritika britainiarraren txaloa eragin zuen. Ian Curtis abeslariari depresioak eta arazo pertsonalek eragin zioten, ezkontzaren desegitea eta epilepsia krisi larriak barne. Curtisek gero eta zailago ikusten zuen zuzenean abestea, eta sarritan krisi epileptikoak izaten zituen bere ikuskizunetan.

1980ko maiatzean, taldearen lehen biraren bezperan, Ian Curtisek bere buruaz beste egin zuen bere etxeko sukaldean urkatuz, Werner Herzogen Stroszek filma ikusi eta gero[1], Iggy Popen The Idiot diskoa entzuten zuen bitartean[2]. Joy Divisionek, hil ondoren kaleratu zuen bere bigarren albuma, Closer (1980) izenekoa eta "Love Will Tear Us Apart" singlea, rankingetan kaleratu zuen diskorik arrakastatsuena bihurtu zen. Curtis hil ondoren, gainontzeko taldekideek New Order sortu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Curtis, Deborah.. (1995). Touching from a distance : Ian Curtis and Joy Division. Faber and Faber ISBN 0-571-17445-0. PMC 32703992. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  2. (Ingelesez) «Joy Division and Ian Curtis: the myths» New Internationalist 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]