Josu Naberan
Itxura
Josu Naberan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gautegiz Arteaga, 1941 (82/83 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, saiakeragilea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Josu Naberan Naberan (Gautegiz Arteaga, 1941) euskarazko saiakeragile eta itzultzailea da.
Derioko apaiztegian ikasi ondoren, 1966an abadetu zen. 1968an Larrabetzuko apaiza zen. Txabi Etxebarrieta hildako lehen etakidearen omenez meza eman behar zuen, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Guardia zibilek herria okupatu zuten, eta ez zen mezarik izan igande hartan.[1] Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, 66/69 prozesuaren ondorioz zazpi urte eman zituen Zamorako konkordatu-espetxean. AEKan lan egin zuen. 1998an Sugearen iraultza saiakera argitaratu zuen, non aitzinako gizarteen antolakuntzaz gogoetatzen duen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Muñagorri Garmendia, Lander. (2018-09-23). «1968. urtea berezia izan zen Euskal Herrian; astro denak lerrokatu ziren» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Naberan, Josu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |