Jesus Mari Lazkano
Jesus Mari Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1960ko urtarrilaren 10a (64 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jesus Maria Lazkano (Bergara, Gipuzkoa, 1960ko urtarrilaren 10a -) Euskal Herriko margolaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte ederretan doktorea da EHUn, eta bertan irakaslea da. Bere lanak hainbat museotan daude, horien artean, Guggenheim Bilbao Museoan.
Errealitatearen mugan diruditen paisaiak margotzen ditu gehienbat, horien bidez denborari buruzko hausnarketa eragin nahirik. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere maiz erakutsi ditu bere lanak. 1999an 1992tik 1999ra egindako lanez osatutako erakusketa eratu zuen Bilbon, De los tiempos izenburupean. Erakusketak, kronologikoki eraturik, Lazkanoren azken urteetako lanaren nondik norako nagusiak aurkezten zituen, negutegietako izadi hiletatik hasi eta Italiako aniztasun arkitektonikoan inspiratutako lanik berrienekin amaituz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Mari Lazkano |
- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)