Jatsu
- Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jatsu (argipena)».
Jatsu | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Jatsuko pilotalekua. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Jatxou | |
Auzapeza | Marc LabeguerieAlain Castaing (2008-2014) | |
Posta kodea | 64480 | |
INSEE kodea | 64282 | |
Herritarra | jatsuar[1] | |
Geografia | ||
Azalera | 13,95 km² | |
Garaiera | 7-175 metro | |
Distantzia | 15 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.161 (2018: 71) | |
Dentsitatea | 80 biztanle/km² | |
Zahartzea[2] | % 21,14 | |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 42,24 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[2] | % 77,8 (2011) | |
Desberdintasuna[2] | % 1,21 (2011) | |
Langabezia[2] | % 4,15 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 18,1 (2010) | |
Erabilera | % 1,95 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.annuaire-mairie.fr/mairie-jatxou.html |
Jatsu Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Nafarroa Beherean dagoen izen bereko herritik desberdindu behar denean, Jatsu Lapurdi izena erabiltzen da euskara batuan.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesez forma desberdinak sortu badituzte ere[4], jats edo isats zuhaixkak eman die Jatsu izeneko bi herriei adituen arabera. "Itsasu" ere lotzen dute etimologia berberarekin eta Jeztaze herri zuberotar-biarnesaren izena ere zuhaixka beretik dator baina kasu honetan okzitanierazko formatik (Gestars) euskaraz erabiltzen dena geroago sortuz[5].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria 7 eta 176 metroko garaieren artean dago; baxuena Errobiko ertzetan kokatzen da eta altuena ipar-ekialdeko basoetako muinoetan, Lurmintoa etxetaldetik hurbil Faldarakon basoan, RD 22 errepidearen alboan. Herri barneak berak 64 m ditu.
Muino horiek banatzen dituzte Errobi eta Ardanabiaren arroak eta horregatik azken honen ertzetan, udalerriko ipar-ekialdean garaierak berriro jaisten dira: 28 m Jatsu-Mugerre-Hazparneren arteko bilgunean.
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aturriko bi ibaiadarren arroetan daude udalerri honetako lurrak.
- Errobiren ertzean egonik, bere urak bertara isurtzen dituzten erreka nagusi bi daude:
- Latsa; ekialdetik mendebaldera udalerria zeharkatzen du. Aldi berean Mahatsurietako erreka eta Harrobiko errekaren urak jasotzen ditu Uztaritzeko Zokorrondo auzoan sartu baino lehen.
- Hillans: bertan jaioa; udalerri honetako lur eremu txiki bat hartzen du. Xaramela iturritik hurbil du jaiotza eta Jatsun "Kaudiako erreka" izena hartzen du[6] Milafrangako lurretan "Eiherattoko erreka" izena hartu baino lehen.
- Ardanabia: ipar-ekialdeko lurrak; batez ere Angeluko errekaren bidez.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mugerre eta Milafranga iparraldean.
- Hazparne ipar-ekialdean. Angeluko errekak lehen eta Ardanabia izena hartu baino lehen "Ur Handia" izena daraman errekak[7] gero muga zehazten dute.
- Uztaritze mendebaldean eta ipar-mendebaldean; udalerri honek lurrak ditu Errobiren ibarreskuinean ere. Tarte luze batean Mahatsurietako errekak markatzen du muga.
- Haltsu hegoaldean. Tarte batean Harrobiko errekak markatzen du muga. Bi herrien arteko dema lelo honek laburbiltzen du: "Jatsu eta Haltsu, biak igualtsu"[8].
- Larresoro hego-mendebaldean, Errobiz beste aldera.
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karrikakiztalia
- Kapera
- Hormintoa
- Larrea
- Inbidia
- Basoa
- Oihana
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren lehen aipamenak 1253 eta 1264koak dira, Baionako kartularioan. XVII. mendea arte Uztaritzeko auzoa izan zen[9].
Frantziako Iraultzaren garaietan parrokiako buru Haltsuko Martin Mundutegi zebilen; konstituzioari zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen; iraultzazaleek zenbait objektu lapurtu zituzten elizatik.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalerria Ezpeletako piperraren "Jatorri izendapen babestuaren" eremuaren barruan dago.
- Historikoki Faldarakon basoko egurreren ustiapenak garrantzi handia izan du[10].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatxu herri txikia zen XIX. mendean, 400 biztanle ingurukoa. Beheranzko joera izan zuen biztanleak XX. mendearen erdialdera arte, baina BAB eta Lapurdiko kostaldean dagoen presio demografikoak bultzatuta, 1980ko hamarkadatik biztanleen hazkundea handia izan zen eta XXI. mendeko lehen hamarkadan 1.000 biztanleen maila gainditu zen.
Jatsuko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Alain Castaing | 1995-2001 | |
Alain Castaing | 2001-2008 | |
Alain Castaing | 2008-2014 |
Herri elkargoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri batzuen artean sortutako zenbait elkargoren kidea da, adibidez:
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepide hauek dira udalerria zeharkatzen duten inportanteenak:
- RD 250: mendebaldetik, Uztaritzetik herrian sartu eta gero ekialdera jotzen du, RD 22ra heldu arte.
- RD 650: iparraldetik, Milafrangatik herrira heltzen da; herri barnean zenbait metrotan aurrekoarekin bat egiten du hegoalderantz Haltsurako bidea hartu baino lehen. Errobi zeharkatu eta Larresorora iristen da.
- RD 22 edo "Gailurretako (Inperio) Bide" historikoa[11]: Hiriburutik datorrela udalerriko ipar-ekialdeko basoak zeharkatzen ditu Hazparnerako bidean.
Jatsuko geltokia: herriak bere izena ematen dio Baiona-Donibane Garaziko trenbideko geltoki bati baina metro gutxirengatik Uztaritzen dago, ez Jatsun.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago, 2009-2010 ikasturtean 105 ikasle dituena; bertan adar elebiduna dago 52 ikaslerekin[12]. Eskolako elkartearen izena "Hartz Ttipiak" da[13].
- Hegaldi dantza taldea dago[14]. Margolaritza lantegi bat ere antolatzen dute[15].
- Done Jakue bidearen bigarren mailako adar batek udalerria zeharkatzen du Uztaritzera joan baino lehen; Salbatoretik eta elizatik pasatzen da. Eskualdeko udalerriek hau eta beste batzuk "ibilbide labur" edo PR gisa egokitu dituzte.
- Auzo-herriarekin batera sortutako errugbi taldeak "Rugby Club Ustaritz Jatxou" du izena[16]. Errugbi zelaia dago.
- Herriko festak Trinitateko igandean izaten dira.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatsun[19] Uztaritze inguruko hizkera[20] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salbatore kapera[21][22] Erdi Arokoa da eta 1249tik aipatuta dago dokumentazioan[23]. Herri barnetik kanpo dago, iparraldeko muinetarako bidean Faldarakon aldean. Eskualdean ospe handienetakoa da; parrokia katolikoen fusioak suertatu zirenean "Errobiko Salbatore" izena eman zitzaion bere omenez Uztaritze, Haltsu, Jatsu eta Larresorok sortu zutenari. Mendekoste astelehenean erromesaldia egiten da, Jatsutik aterata[24]. Done Jakue bideetako batean kokatuta dago eta bere ondoan Sorhoeta etxea dago, garai batean erromesentzako aterpea izan zena.
- Done Sebasti[25] elizan XVII. mendeko lau apostoluen margo handia eta XVII-XIX. mendeetako aldare eta tabernakulua daude[26].
- Elizaren ondoan serora etxe bat dago, atean Seroraenea idatzita daukana.
- Disko itxurako hilarri ugari dago.
-
Pilotalekua
-
Jatsuko herriko etxea
Jatsuar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piarres Ibarrart (1838-1919) euskal idazle eta bertsolaria. Herriko eskola publiko elebidunari bere izena jarri zitzaion.
- Jean-Baptiste Aroztegi (1964-) kantaria[27].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jatsu EODAn.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ Jatxou eta Jaxu hurrenez hurren.
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4.
- ↑ IGNko mapetan ruisseau de Caudia.
- ↑ Ez konfunditu oso hurbil dagoen Ur Handiarekin, Ardanabiaren beste ibaiadar batekin.
- ↑ Aipua Piarres Larzabalen hitzetan.
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4
- ↑ Herri-baso honetako zatirik handiena Jatsun dago. Ikus La Forêt au Pays Basque français[Betiko hautsitako esteka] lana, Louis Dassancerena.
- ↑ Frantsesez Route (impériale) des Cimes.
- ↑ Aipamena eskolako webgunean.
- ↑ Eskolako webgunea.
- ↑ Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea.
- ↑ Uztaritzeko Mediatekako bloga.[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ «Hontebeyrie Larzabal, Sabina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Jatsu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ Frantsesez Saint-Sauveur. Euskarazko izenerako ikus webgune hau.
- ↑ Kapera Kultura Ministerioaren katalogoan.
- ↑ Datua Jatsuri buruzko informazioetan.
- ↑ Errobiko Salbatore parrokiako webgunea.
- ↑ Frantsesez Saint-Sébastien; euskarazko forma arautu gabe dago.
- ↑ Eliza Kultura Ministerioaren webgunean.
- ↑ Bere webgunea.
Kartografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IGNko 1:25.000 eskalako 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren) eta 1344 OT (Bayonne. Anglet. Biarritz) mapak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Eskolako webgunea.
- (Gaztelaniaz) Jatsu Euskomedian.