Mugak ditu Euskal Herriko beste bi administraziorekin: EAErekin (Irun) eta Nafarroa Garaiarekin (Bera). Izatez, Biriatuk ondorengo udalerriekin du muga:
1305. urtean Biriatu Zubernoako prior etxearen mende zegoen.
Aro Modernoan Urruñaren esku gelditu zen Biriatu 1603. urtera arte. Lapurdiko biltzarrean ez zuen behin ere auzapezik izan Urruña herriaren mende izan zelako.
Biriatu Urruñatik 1603an banatzea gogoratzen duen oroitarria
1880ko hamarkadan 550 biztanle inguruko populazioa zuen Biriatuk. Hurrengo hamarkadetan beheranzko joera txikia izan zuen biztanleriak, baina XX. mendearen erdialdetik aurrera hazkunde esanguratsua izan zuen. XXI. mendearen hasieran 1.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Biriatuko Joaquin Arizagaren[3] pasartea, Biriatuko kontrabandoaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Biriatuko euskara[3]nafar-lapurteran[4] kokatzen da, zehatzago esanda, sartaldeko azpieuskalkiari[5] dagokion Kostatar euskara[6] da bertakoa. 2010ean, herritarren % 8,55 zen euskaldunak. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).