Jana Leo
Jana Leo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1965 (59/60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Madrilgo Unibertsitate Autonomoa Princetongo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, irakaslea eta arte-kritikaria |
Jana Leo de Blas (Madril, 1965) diziplina anitzeko madrildar artista bisuala, irakaslea, analista eta arte kritikaria da. Madrilen eta Ameriketako Estatu Batuen artean trebatu da profesionalki. Bere lehen lanetan bideoartea eta argazkilaritza izan zituen ardatz, baina gero bere lana zabaldu zuen bideoarekin, argazkigintzarekin, saiakerarekin edo arkitekturarekin. Bere lanen bidez, intimitatea espazio publikoan azaldtzen du, eta artea eta hiria lotzen ditu.[1] Bere lanak Espainian eta Estatu Batuetan erakutsi dira.[2] "Violación Nueva York" izenburuko liburuarengatik da bereziki ezaguna, non bere esperientzia kontatzen eta aztertzen duen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jana Leo 1965ean jaio zen Madrilen. 1985etik 1990era Pedagogia eta Filosofian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gero, 1992-1994 bitartean, Artearen Teoria Masterra egin zuen Estetika eta Arteen Teoria Institutuan. Gainera, Filosofian Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2000) eta Arkitekturan Masterra egin zuen Princetongo Unibertsitatean (2000). Pollock eta Marcelino Botin Beka ere jaso ditu.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urtez (2000-2007) irakaskuntzan jardun zuen arte, arkitektura eta estetika kontzeptuei buruzko eskolak ematen Cooper Union Universityn, New Yorken, eta proiektuei buruzkoak Syracusen. Hori zela eta, urte askoan Princetonen (AEB) eta Madril artean bizi izan zen.
2001ean, New Yorkeko Harlemgo bere apartamentuan bortxatu zuten. Bere testigantza 2011an argitaratu zen "Rape in New York. A true story of sexual violence in a corrupt property market (Bortxaketa New Yorken. Sexu indarkeriaren benetako historia ondasun ustelen merkatu batean)" lehenik ingelesez eta 2017an gaztelaniaz Lince argitaletxearen eskutik. Liburuak egileak bizi izandako trauma jasotzeaz gain, irakurketa sozioekonomiko sakona egiten du, hiria horrelako erasoen oinarri gisa balio duen egituraren parte dela azalduz.[4]
2007an, New Yorken "Civic Gaps" sortu zuen, hirian hutsik edo abandonatuta zeuden espazioak ikertzeko ikasketa-zentroa. Urtebete geroago, 2008ko azaroan, Mosis Fundazioa sortu zuen, Kultura Ministerioaren ekintza kulturaleko laguntza baten laguntzarekin, hiriak Art-arekin lotzeko konpromisoaren ikuspegi zabalago batekin.
Artista eta irakaslea izateaz gain, analista eta kritikaria ere bada. El paseante aldizkariaren kontseilu editorialeko kidea izan da, eta artikuluak argitaratu ditu katalogo eta liburuetarako.
Arkitekturari dagokionez, OSA- Office for Strategic Artchitecture-rekin kolaboratu du, eta arkitektura-lehiaketetan lan egin du, hala nola, Europan 2003, Viviendas en Atocha EMV 2003, Orcasitas vivienda social 2003 eta AZCA 2006.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jana Leo artista kontzeptuala eta diziplina anitzekoa da, eta bideosormena, idazketa, bideoa, super-8, zinema, argazkilaritza, saiakera eta arkitektura lantzen ditu.
Bideoartearen munduan, bere obra joera narratiboaren barruan koka daiteke, hau da, hizkuntza bisual eta literarioaren bidez kontu intimoak modu bakar eta pertsonalean kontatzen dituzten bideoartisten artean kokatzen da.
Diziplina anitzeko artista izanda, elkarlana eta anonimotasuna izan ditu ardatz bere lanak. Haren lanak hainbat norabide hartu ditu: alde bat espazio publiko eta intimoaren artean kokatzen da, eta bestea, artea eta hiria lotzen dituen arloan.[1]
Espazio publiko eta intimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intimitate publikoari aurre egitea da bere lanaren ardatzetako bat. Histerica lanean (1997), Jana Leok, bikotekidearekin eztabaidatu ostean, bideokarta bat grabatu zuen, eta, kamerari zuzenean begiratuz, eztabaidan zehar isildu zen guztia azaldu zuen.[6]
A proiektuan ere, artistak bere intimitatea erakutsi zien besteei, maitasuna, heriotza, gorputza, samurtasuna edo indarkeria bezalako gaiak jorratu zituen egunerokotasunaren argazki erakusketa baten bidez. Leoren beste lan batzuk ere norabide horretan kokatzen dira: super-8 Ile mozketa, Izenik gabe, Komuna garbitu edo Hautsa lanen bideoak.[7]
Ezezagunen arteko liskar egoerak eragitea dute helburu haren lanetako batzuek. Adibide bat Public Intimacy saileko Maitasun gutunak idazten lana da, 2005ean New Yorken egindako estudioa, non maitasun gutun baten erredakzioa eskaini zuen. Gutunak fotokopiatu eta hormako apal batean jarri ziren, bisitariek eraman zitzaten, espazio intimo berria osatuz. Beste batzuetan, intimitate publikoaren dilemaren erdigunean sexua jarri du bere obrak. 1995ean Madrilgo Buades Galerian ikusgai izan zen Peep-show lanaren kasua da. Lan horretan, Jana Leok bere esperientzia sexualak peep-show baten bidez (zulo txiki baten bidez ikusten den ikuskizuna) erakusten zituen, eta ikusleei argazkiak egiteko eskatu zien.[8] Hainbat materialekin manipulatuta, gorputz beraren automutilazioa edo ukazioa erakusten zuten argazkiak ere bazeuden erakusketan.
Artea eta hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanaren beste norabide bat ekintza kolektiboetara zuzendu du, non artea eta hiria erlazionatzen dituen. Flying Papel Airplanes lanean, Leok MoMa museoaren hall-a bereganatu zuen "As a Mall I really Like MoMa (Merkataritza-zentro bat bezala, benetan gustatzen zait MoMa)" testuarekin paperezko hegazkinak hegan eginarazteko. Ekintza horren bidez, artistak zalantzan jarri nahi izan zuen arteak eta arkitekturak museo handietan duten funtzioa.
2009an, Reserva Ciudad proiektu kolektiboa gauzatu zuen Madrilen, hiriaren alderdi intelektuala eta existentziala hobetzen saiatu zena. Esperimentua hirian zehar egindako ibilbideetan zetzan, artistekin, artxiboekin eta GPS batekin lagunduta. Argazkigintzaren bidez, proiektuak ikusgarritasuna eman nahi zien beste aisialdi eta kultura modu batzuei, ahazten diren hiriko beste alderdi batzuei.[9] Reserva Ciudad proiektua 2006an hasi zen, Jana Leok eta Gabriel Parkek New York hirian gertatzen ari ziren aldaketen inguruan eztabaidatu ostean.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Analista lanean arkitekturari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Leok. Hala ere, bere lehen saiakera ez zen 2006 urtera arte argitaratu El viaje sin distancia lana, non kultura garaikidearen balioen aldaketa eta teknologia berriek etxeko bizitzan duten eragina aztertzen dituen, besteak beste.[10]
Bortxaketa New Yorken
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko urtarrilaren 25ean, Jana Leo bortxatu egin zuten Harlemen, New Yorken. Lau urte geroago, 2011n, artistak Rape in New York argitaratu zuen, indarkeria bortxaketatik haratago nola doan aztertzen duen liburua, eta hiriko burokraziarekin, jabetzen kudeaketa txarrarekin eta sistema judizial akastun batekin lotzen dena.[4][11] Jana sei urtez aritu zen lanean dokumentu judizialak eta argazki artxiboak biltzen (bizi zen apartamentuko txoko bakoitzari argazkiak atera zizkion, bortxatu ostean zelan geratu zen erakusteko). Azkenean, 2007an, bortxatzailea eta etxejabea espetxeratu zituzten; izan ere, sarrerako sarraila eta zabaltzakoa apurtuta zeuden, eta haien negozioa "alokatzen ziren etxebizitzen ardura ez betetzea zen, maizterrek pisuak utz zitzaten. Errentari berri bakoitzeko beste komisio bat jasotzeaz gain, alokairuaren igoeraren onurak ere jasotzen zituen.[4]
2018an No violarás lana aurkeztu zuen, berak sufritutakoa bezalako benetako gertaerak oinarri hartuta sortutako performance hirukoitza.[12]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian, Jana Leok bere lana Espainian eta Estatu Batuetan ezagutzera emateko erabili dituen erakusketen bilduma bat.[13]
- Banakakoak
- 2009. Rape New York, an open archive - Invisible Exports, Nueva York.
- 2007. As a mazo I really like Moma II - Action at MoMa: Architecture souvenirs
- 2006. As a mazo I really like Moma - Action at MoMa: Flying papeles Airplanes
- 2.005. Objects of word Open Studios at ISCP International Studio Program. Nueva York.
- 2004. Situation-Public Intimacy (instalazioa-ekintza). Open Studios en ISCP Nueva York.
- 2003. The after lovers (Bideo musikala) Casa América, Madrid, Ángel Borregorekin
- 2002. Rape-room (instalazioa)
- Project Room, ARCO, Madrid.
- 1999. Smell of death (argazkia) Steffany Marz Gallery, Nueva York
- Teddy Bears II (intalazioa) Javier Lopez Gallery, Madril.
- A. (argazkia, liburuak eta bideoa) Arte garaikideko Sofia Erregina Museoa, Madril
- 1997. Colecciona una cuerpo (argazkia) Galería Buades, Madril
- Colecciona un cuerpo Sala Mestizo - Murtzia, España
- Retratos. (bideoa) ARCO International Art Fair.
- 1996. White death (argazkia) Centro Cívico Can Basté, Bartzelona.
- Retratos. (bideoa) Canal Plus TV.
- 1995. Retratos (bideoa) Metropolis TV.
- Blindly taking pictures (fotografía) Centro Cívico Can Baste, Bartzelona.
- 1994. White death (argazkia) Centro Cultural, Alcorcón, Madril.
- Eagerness (argazkia) Universidad Complutense de Madrid, Madril.
- AIDS (argazkia) FNAC. Madril.
- Taldekoak
- 2007. Line drawings, Queens Library Gallery.
- The Intruder (bideoa intalazioa) A TRAVÉS DE PAREDES, Kanariak, Espainia
- The Intruder (bideo instalaczioa) en A TRAVÉS DE PAREDES, Girona, KataluniaFrozen Memory Valentziako Biurtekoa, Espainia.
- 2006. Progress with poetry en Peekskill Project, Nueva York.
- 2.005. Writing love letters a Pardon ME. -Liane and Danny Taran Gallery Montreal
- Just for you and senxo loop, Video festival. Bartzelona
- 2004. From New York with love. Covivant Gallery. Florida
- 2003. Fluido encounters (public art) W / Bengala. Lavabos del New Museum, Nueva York.
- Not watch / watch not touch (performancea) on the Theater: Collective
- Unconciouss en Ludlow St. New York
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Fundación Mosis-CV Jana Leo. .
- ↑ Invisible Exports- Jana Leo. .
- ↑ Hamaca online- Jana Leo. .
- ↑ a b c «El testimonio de Jana Leo tras ser violada en su casa» La Vanguardia 11 de septiembre de 2017.
- ↑ CENDEAC- Jana Leo. .
- ↑ Baigorri Ballarín, Laura. Tendències i trajectòries.
- ↑ Museo de Arte Reina Sofía. Jana Leo. .
- ↑ Elena Martí. Identidad, cuerpo y nuevas tecnologías: o cómo ven las artistas españolas del último tercio del siglo XX a la mujer contemporánea. .
- ↑ Reserva Ciudad. .
- ↑ El viaje sin distancia. .
- ↑ Urbano Minibus. Rape in New York. .
- ↑ García, Ángeles. (26 de abril de 2018). La artista que denuncia su violación en una obra. ISSN 1134-6582..
- ↑ Jana Leo. .