Edukira joan

Holi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Holi
Irudia
Motajaialdi
udaberriko jaialdi
EgunPhalguna Purnima (en) Itzuli
HerrialdeaIndia, Herbehereak eta Nepal
Kultura ondare
Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.

Holi jaia, baita Koloreen Festa eta Maitasunaren Jaialdia izenekin ezaguna, hinduek, sikhek eta beste herriek ospatzen duten festa da. Jatorriz Indian, Nepalen, Sri Lankan ospatzen dute,[1] baita ere herrialde horien migrazio handia dauden tokietan, esaterako, Surinamen, Guyanan, Hegoafrikan, Trinidad eta Tobago, Erresuma Batuan, AEBn, Maurizion eta Fijin; leku askotan, beraz, hinduak ez direnen artean.

Jaialdi honek esanahi kulturala du: jaialdi honetan, gizabanako bakoitza iraganeko akatsetatik aske gera daiteke, ahaztuta eta barkatuta. Egun horretan, pertsonek zorrak ordaintzen edo barkatzen dituzte, edo berriz hasten dira harremanetan beste pertsona batzuekin. Jaiak udaberriaren hasiera markatzen du.

Holi hinduismoaren antzinako jaialdia da; festa Purana literatura sanskritoko bilduma entziklopedikoetan eta Kālidāsa poetaren lanetan aipatzen da. Eta bere kultura erritu-propioak ditu. Festa baino egun batzuk lehenago, jaialdietako jendea egurra eta sua egiteko erregaia biltzen hasten da parkeetan, komunitate-zentroetan, tenpluetatik gertu eta beste gune ireki batzuetan. Etxe barruan, bestetik, jendea koloretako pigmentuez, janariaz, edariez eta elikagaiez hornitzen da. Holi bezperan, ilunabarrean, sua piztu egiten da, Holika Dahan esan nahi duena. Erritualak ongiaren eta gaizkiaren arteko garaipena sinbolizatzen du. Jendeak suaren inguruan abesten eta dantzatzen du. Holiren festa suaren ondoko goizean hasten da. Ez dago otoitz tradiziorik, eta eguna festara eta gozamen hutsera joateko da. Haurrek eta gazte taldeek forma desberdinetan prestatutako kolorez armaturik besteei botatzen dituzte.[2]

Holia dibertimenduaren, erromantzearen eta anaitasunaren jaialdia da, eta opariek garrantzi handia dute. Jaialdi honetan, gozokiak dira oparirik ohikoenak. Beste opari batzuk kolorezko paketeak eta lore distiratsu eta koloreztatuak dira. Zuriz janzten da ospakizunerako. Enpresetan opari korporatiboak banatzen zaizkie langileei, bezeroei eta bazkideei, normalean egutegiak edo etxeko artikuluak, hala nola oheko maindireak edo sukaldeko tresnak.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]