Edukira joan

Gdańskeko golkoa

Koordenatuak: 54°28′59″N 18°57′31″E / 54.483055555556°N 18.958611111111°E / 54.483055555556; 18.958611111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gdańskeko golkoa
Datu orokorrak
Motabadia
Sakonera120 m
EponimoaGdańsk
Geografia
Map
Koordenatuak54°28′59″N 18°57′31″E / 54.483055555556°N 18.958611111111°E / 54.483055555556; 18.958611111111
Honen parte daGotland Basin (en) Itzuli
Hidrografia
Ibaiadarrak
Betebidea

Gdańskeko golkoa (polonieraz: Zatoka Gdańska; alemanez: Danziger Bucht; errusieraz: Гданьская бухтаtranslit.: Gdanskaïa boukhta), Gdańskeko badia ere deitua, Itsaso Baltikoren hego-ekialdean kokatutako golkoa da. Ondoko Gdańsk hiriak ematen dio izena.

Gdańskeko golkoak 97 kilometroko luzera du (ekialdetik mendebaldera) eta 64 kmko zabalera (iparraldetik hegoaldera). Iparraldean dauka sakonera handiena, 113 m. Mendebalde, hegoalde eta hego-ekialdetik Poloniak inguratzen du, eta ekialdetik Errusiako Kaliningrad oblastak.

Golkoaren barnean Puckeko badia (mendebaldean) eta Vistularen itsas aintzira (ekialdean) daude. Gdańskeko golkoan isurtzen den ibai nagusia Vistula da. Nogat, Pasłęka eta Pregolia ibaiek Vistularen itsas aintziran dute ahoa. Portu garrantzitsuenak Gdańsk, Gdynia, Sopot, Baltiysk eta Kaliningrad dira [1] .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gulf of Gdańsk Encyclopædia Britannica Online, accessed July 22, 2012

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]