Gaudeamus igitur
Gaudeamus igitur | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1287 |
Izenburua | Gaudeamus igitur, iuvenes dum sumus |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | latina |
Gaudeamus igitur latinezko abesti bat da, Mendebaldeko kulturako unibertsitateetan ereserkitzat hartu eta graduazio eta bestelako ekitaldi nagusietan kantatzen dena. Ereserkiaren benetako izenburua De brevitate vitae (Bizitzaren laburtasunaz) da, baina ezagunagoa da ereserkiaren lehenengo bertsoko hitzekin: Gaudeamus igitur, euskaraz Poz gaitezen, beraz.
Antzinako unibertsitate askotan, edari alkoholdunak hartzean abesteko kantutzat zen ezaguna, eta abesti ofiziala da eskola, unibertsitate, erakunde, eta ikasle elkarte frankotan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ereserkiko bertso zenbait Parisko Bibliothéque nationale de France liburutegian gordetzen den 1287ko eskuizkribu batean agertzen dira. XVIII. mendean bertsoak alemaniera itzuli eta garai harteko ikasleen ereserki bihuru zen. Egun ezagutzen den behin betiko latinezko bertsioa ere orduan finkatu zen. Abestiaren melodia Lieder für Freude der Geselligen Freunde (Leipzig, 1788) izeneko idazkian agertzen da. XVIII. mende bukaerarako oso ezaguna zen eta Ameriketako Yale Unibertsitatean ere kantatzen zen. XIX. mendean, Johannes Brahms konpositoreak 1881 urteko Akademische Fest-Ouverture konposizioan sartu zuen ereserkia.
Ereserkiaren hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinez | Euskaraz |
---|---|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
- (1) Hitzez hitz, «gure ama den arima» dio, ikastetxea aipatzeko metaforatzat.
Ereserkiak ez du euskarazko bertsiorik eta emandako itzulpena moldaketa bat besterik ez da, latinezko bertsioaren esanahia argitzeko. Bertsio ezberdinetako bertsoak batera bildu dira. Bertsio batzuetan Biba neskatxa guztiak ... edo Lora dadin ... neurtitzak ez dira agertzen. Bertso bakan batzuk ere ezberdinak dira bertsioa zein den.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Historia eta ereserkia bera online entzuteko