Gastrosofia
Gastrosofia filosofia eta gastronomia biltzen duen pentsamendua eta artea da. XVIII. mendean Eugen von Vaerst pentsalariak (1792 - 1855) sortu zuen. Unibertsitateetan ez da irakasten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia edo pentsamendu-joera honek gozamena, sentimenduak eta sukaldaritza bildu nahi ditu. Beste era batez, mahaiaren inguruko gozamenak aztertu eta landu nahi ditu: janaria, edaria, erotismoa, musika eta ohiturak. Gastrosofiak gastronomia eta sukaldatzen eta edaten denaz ikertu nahi du, zentzu diakroniko batez, historian zehar.
Sortzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eugen von Vaerst (*1792 - †1855) mugimendu hau sortu zuen. Gastrosophie oder Lehre von den Freuden der Tafel liburuan, Chevalier de Lelly izenburuaz plazaratuta, pentsamendu joera hau definitzen saiatu zen. Lan horretan plater batekin disfrutatzeko unean hiru motako mahaikide bereizi egin zituen: Gourmandak, Gourmetak eta Gastrosofoak. Gastrosofoek janaria aukeratzeko unean osasuntsuena eta etikoena hartzen dute kontutan.
Geroago, Jean Anthelme Brillat-Savarin (Physiologie du goût, 1825) Eugen von Vaerst irakaspenak gaurkotzen saiatu zen, "Janariaren filosofia"ren kontzeptua sortuz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Die Kunst des Genießens. Eßkultur und Lebenslust", Gisèle Harrus-Révidi, Düsseldorf 1996
- "Gastrosophie oder Lehre von den Freuden der Tafel", Eugen von Vaerst, (1851).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Gastrosofiaren ataria.
- (Frantsesez): Jean Anthelme Brillat-Savarinen Physiologie du goût liburua.
- (Alemanez): Gastrosofiari buruzko webgunea.