Romanesko
Romanesko | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Romaneskoa[1] (Brassica oleracea var. botrytis) Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da, azalore barietate bat. Batzuetan romanesco aza, romanesco azalorea edo romanesco brokolia[2] ere esaten zaio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romaneskoa Italian dokumentatu zen lehen aldiz XVI. mendean Erromako eskualdean eta XIX. mendean broccolo romanesco izena eman zitzaion. Bai laborantza bai kontsumoa oso berriki hedatu dira mundu osoan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia honetako espezie guztiak bezala, C bitaminan, zuntz dietetikon, potasioan, fosforoan, azido folikoan eta karotenoideetan aberatsa da. Lurrunetan edo uretan egosia jan ohi da, baina gordinik ere jan daiteke.
Bere ezaugarririk deigarrienetako bat bere egitura geometrikoa da: romaneskoa osatzen duen infloreszentzia kopurua Fibonacci zenbaki bat da. Gainera, bere geometria autoantzekoagatik sarritan geometria fraktal naturalaren adibidetzat ematen da.
-
Romanesko landareak baratzean
-
Infloreszentzien xehetasuna
-
Romanesko erdibitua, infloreszentzien barne egitura ikusgai
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BARAZKI ETA FRUTENHIZTEGIA Euskara Oarsoaldeko Komertziora
- ↑ Ekoizpen integratua Reyno gourmet]