Fredric Jameson
Fredric Jameson (1934ko apirilaren 14a - 2024ko irailaren 22a) literatur kritikari eta teoriko marxista estatubatuarra izan zen.
Jameson Clevelanden jaio zen. 1954an Haverford Collegen graduatu ondoren, Europara joan zen aldi labur batez, eta han Aix-en-Provencen, Munichen eta Berlinen ikasi zuen, non batez ere filosofia kontinentaleko azken joerak ezagutu zituen, estrukturalismoaren gorakada barne. Hurrengo urtean itzuli zen Ameriketara, doktoretza Yaleko Unibertsitatean egiteko, Erich Auerbachen zuzendaritzapean.
Kultura garaikidean joera modernoak aztertzeagatik lortu zuen aitortza, bereziki Postmodernism, or, The Cultural Logic of Late Capitalism liburuaren ondoren. Jamesonek postmodernismo, kulturak kapitalismo antolatuaren presioaren aurrean amore eman izanari deitu zion, eta pentsamendu hori jaso zuen liburuan.
2008an, Holberg saria eman zioten. Azken urteetan, Duke Unibertsitateko literatura konparatuko eta erromantze-ikasketetako William A. Lane katedran ematen zituen eskolak.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |