František Palacký
Itxura
František Palacký (ˈfranciʃɛk ˈpalatskiː ahoskatua; Hodslavice, Moravia, 1798ko ekainaren 14a - Praga, 1876ko maiatzaren 26a) txekiar historialaria eta politikaria izan zen. 1836tik 1867ra, Geschichte von Böhmen (Bohemiaren historia, 5 ale) idatzi zuen, alemanez lehenengo eta txekieraz gero. Obra horretako joera nazionalistak arrakasta handia eman zion egileari, eta politika-munduan sartzea erabaki zuen. Frankfurteko Parlamentuan parte hartzeari ezezkoa eman zion Bohemiaren izenean, eta Bohemia autonomoa lortzen saiatu zen, Austriako inperio federal baten barnean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: František Palacký |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.