Feniar matxinada
Feniar matxinada edota Feniar altxamendua (ingelesez Fenian Rising eta irlanderaz Éirí Amach na bhFiann) Britainiar Inperioaren aurkako irlandar matxinada errepublikar bat izan zen. 1867an Irlanda, Ingalaterra eta Kanadan jazo zen eta Irlandar Anaitasun Errepublikarrak antolatu eta burutu zuen.
1866an Britainiar Gobernuak Irish People aldizkaria legezkanpo utzi zuenetik irlandarren artean britainiarren aurkako sumindura areagotuz joan zen. Ondorioz, 1858an Dublin hirian Irlandar Anaitasun Errepublikarra erakundea sortu zuen James Stephens iraultzaileak hurrengo urterako matxinada bat burutzeko asmoz AEBtara diru laguntza biltzeko asmoz bidaiatu zuen.
Baina matxinadak ez zuen antolaketa egokirik izan. 1867an Kerry konderrian hasi eta herrialde osora hedatzeko asmoa bazen, matxoan Dublin hiriburua bereganatuz. Matxinadak ez zuen helburu horietako bat bakarra ere bete, britainiarrek irlandar buruzagi matxinatu gehienak atxilotu baizituzten. Atxilotutako asko heriotzera zigortuak izan ziren, baina ez zen exekuziorik egon. Atxiloketei irlandar iraultzaileen erantzuna jarraitu zien, Ingalaterrako Londres hiriburuan bonba atentatuaren bidez eta Manchesterko espetxeari eraso eginez, bertan aurrez Manchesterreko Martiriak ezizenez ezagunak ziren hiru irlandar matxinatu exekutatuak izan baitziren.
AEBtako irlandar etorkinek ere garai hartan oraindik Britainiar Inperioaren jabetzeko lurraldea zen Kanadan ere zenbait erasoaldi egin zituzten, baina inongo arrakastarik gabe, hortaz matxinada bere hartan gelditu zen.