Edukira joan

Esterházy etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esterhazy Jauregia

Esterházy etxea, Esterházy deitutakoa, hungariar nobleziako familia baten jauregia izan zen Erdi Arotik. XVII. mendetik Hungariako Erreinuko lurraldeak germaniarren kontrolpean zeuden (1526. urtean, Hungariako Luis IIak erreak hil egin zen Mohácseko guduan eta Otomandar-turkiarrek erreinuko parte handi bat konkistatu zuten). Hungaria hiru zatitan banatu egin zen: mendebaldean, germaniarren kontrolpean zegoena (Habsburgoko Fernando I.ak tronua oinordetu zuen), erdialdean (turkiarren kontrolpean zegoena) eta ekialdea Transilvaniar printzerria independentea zena (Juan Segismundo Szapolyai gobernatutakoa ).

1686an armada Kristauek Otomandar-turkiarrak kanporatu zituzten eta Hungariako Erreinua bateratu egin zuten, Habsburgoko eraginpean, eta horrela Esterházy familiak aberastasun eta botere oso handia lortu zuen. Geroago familiako gizon batzuek Germaniako Printze Inperialaren titulua lortu egin zuten ere eta horrela eragin handi lortu zuten 1867. urtean ezarri zen Austrohungariar inperioko monarkian.

Joseph Haydn musikagile handiak, Esterházy familiarako lan egin zuen 30 urtetan.

Esterházy familiako kideen arteko nabarmenenak hauek izan ziren:

  • Baroi Daniel Esterházy Galantakoa (1580-1654), Hungariar noblea eta erregearen aholkularia. Zalduna eta Esterházy familiako lehenetariko bat hungariar boterearen gailurrera igo zena.
  • Kondea Nicolas Esterházy Galantakoa (1583-1645), Hungariar hauteslea eta XVI. eta XVII. mendeetan egon zen otomandar-turkiar okupazioan Hungariar erreinua batzearen aldeko zen. Esteban Bocksai lagundu zuen bere mugimendu politikoetan.
  • Galantako Pablo Esterházy Kondea. (1635-1713) germaniar printze inperiala eta hungariar hauteslea. 1686ean Budaren (gaur egungo Budapest) askapenean borrokatu zen, otomandar-turkiarrak erreinutik botaz.
  • Galantako Emérico Gabriel Esterházy Kondea (1689-1763). Nitrako apezpikua.
  • Galantako Carlos Esterházy kondea (1725-1799), Eger-eko hungariar apezpikua.
  • Galantako Pál Antal Esterházy kondea (1776-1866) germaniar Printze Inperiala eta Austriar Inperioa eta Hungariar Erreinuen arteko kanpo-arazoen ministroa. Bere ohorez Esterházy tarta sortu zen.
  • Galantako Colomán Esterházy kondea (1830-1916). Husaren (Hungariar zalditeria) tenientea . Hungariar Iraultzan borrokatu zen eta porrot egin eta gero nekazari bihurtu zen eta Hungariako parlamentuko ordezkaria izan zen.
  • Galantako Juan Esterházy kondea ( 1901–1957 ). Txekoslovakiako hungariar politikoa. Adolf Hitlerek herrialde hartan juduak suntsitzeko mozioaren kontra bozkatu parlamentari bakarra izan zen.
  • Galnatako Péter Esterházy kondea ( 1950-2016 ), literatura garaikidearen eta publizitate digital modernoaren figura handia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]