Edukira joan

Eskisto bituminoso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskisto bituminosoak modu naturalean erretzen.

Eskisto bituminosoa[1] edo arbel bituminosoa[2] kerogenoa duen eskisto mota bat da. Ingelesez shale deritzo arroka mota honi, eta schist izenekotik (eskistoetatik) bereizten dute: shale arrokak sedimentariotzat hartuak dira, eta schist arrokak metamorfikotzat.

Gaur egun eskisto-petrolioa ekoizteko erabiltzen da gehien bat (ez nahastu arbelean modu naturalean dagoen petrolio gordinarekin). Hala ere, kerogenoa erauztea eta arbel-petrolioa sortzea petrolio konbentzionala erauztea baino garestiagoa da, bai ikuspuntu ekonomikotik zein ingurumenaren kalteen ikuspuntutik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «eskisto bituminoso – ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  2. «Pentagonoa prestatzen ari da petroliorik ezarako» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]