Ernesto Cardenal
Ernesto Cardenal Martínez (Granada, 1925eko urtarrilaren 20a - Managua, 2020ko martxoaren 1a) nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikon eta Estatu Batuetan Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta Kolonbian Teologia. Somoza diktadorearen aurkako matxinadan hartu zuen parte 1954. urtean. 1957an Gethsemaniko trapatar abadian (Kentucky, AEB) sartu zen, eta harreman handia izan zuen Thomas Merton lekaide eta poetarekin[1]. 1965ean apaiz egin zen eta berak sortutako Solentinameko komunitatean kokatu zen. FSLNn sartu zen, Anastasio Somozaren diktaduraren aurka borrokatzeko. 1979. urtean Kultura ministroa izendatu zuten. Hala ere, 1994an alderdia utzi zuen, Daniel Ortegarekin zituen desadostasunak zirela eta. Askapenaren teologiaren bultzatzaile nagusietakoa izanda, Vatikanoko agintariekin arazoak eduki zituen, bereziki Joan Paulo II aita santuarekin. 1984. urtean Vatikanoak apaizgotik aldendu zuen.
Oso idazle emankorra izan zen, eta olerkiak landu zituen batik bat, saioak idazteaz gain. Gaztelaniaz nagusiki lan egin bazuen ere, liburu asko alemanez argitaratu zituen, bai eta ingeles, frantses, kataluniera eta italierazko itzulpenak ere. Bere lanik ezagunena El Evangelio en Solentiname da, hainbat hizkuntzatara itzulitakoa.
Bibliografia aukeratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Epigramas" (1961).
- "Poemas" (1961).
- "Antología de la Poesía Norteamericana" (1963).
- "Siete Salmos" (1964).
- "Oración por Marilyn Monroe y otros poemas" (1965).
- " La voz de un monje en la era nuclear" (1965).
- "El Estrecho Dudoso" (1966).
- "Zerschneide den Stacheldranht" (1967).
- "Antología" (1967).
- "Protest Achter Prikkeldraad" (1968).
- "Homenaje a los Indios Americanos" (1969).
- "Die Ratselhafte Gefagnisgeschichte" (1970).
- "Vida en el Amor" (1970).
- "En Bok om Karleken" (1971).
- "Das Buch Von der Liebe Laeinamerikanische Psalmen" (1971).
- "La Hora Cero y otros poemas" (1971).
- "The Psalm of Struggle And Liberation" (1971).
- "Von der Heiligkeit der Revolution" (1972).
- "Kubanisches Tagebuch" (1972).
- "To live is to Love" (1972).
- "Amour, Secret du monde" (1972).
- "Canto Nacional al F.S.L.N." (1972).
- "Elet a Szeretetben" (1973).
- "Oráculo sobre Managua" (1973).
- "Dalla rovoluzione alla contemplazione política" (1974).
- "Poesía nueva de Nicaragua" (1974).
- "El Evangelio en Solentiname" (1975).
- "La Santidad de la Revolución" (1976).
- "Poesía Cubana de la Revolución" (1976).
- "La Vita E'Sovversiva" (1977).
- "Antología de poesía primitiva" (1979).
- "Musik, vie zum Himmel steigt" (1981).
- "Nostalgia del futuro" (1982).
- "With Walker in Nicaragua and Other Early Poems 1949-1954" (1984).
- "Quetzalcoatl" (1985).
- " Los hijos del bosque de las palabras almas" (1986).
- "Muyuki wa Mfumwetu Yezu Cristo ne Bamulondi Benda" (1986).
- "Los ovnis de oro (poemas indios)" (1988).
- "Cántico Cósmico" (1989).
- "Ernesto Cardenal para niños" (1990).
- "La noche iluminada de palabras" (1991).
- "Del Monasterio al Mundo: Correspondencia entre Ernesto Cardenal y Thomas Merton" (1998).
- "Vida Perdida" (1998).
- "Los Años de Granada" (2002).
- "Las ínsulas Extrañas" (2003).
- "La Revolución Perdida" (2003).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jesús MAÑÚ IRAGUI (1990):Ernesto Cardenal, vida y poesía Universidad Simón Bolívar. Books.google.es
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarari ekarriak: Ernesto Cardenal Ekarriak.armiarma.eus
- (Gaztelaniaz) Cardenalari eskainitako Zurgai aldizkariaren monografikoa.[Betiko hautsitako esteka]