Edukira joan

Erandio

Koordenatuak: 43°18′17″N 2°58′23″W / 43.3047°N 2.9731°W / 43.3047; -2.9731
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erandio
 Bizkaia, Euskal Herria

Erandioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Erandio
AlkateaAitziber Oliban Gutierrez (EAJ)
Posta kodea48950
INE kodea48902
Herritarraerandiotar, erandioztar
Kokapena
Koordenatuak43°18′17″N 2°58′23″W / 43.3047°N 2.9731°W / 43.3047; -2.9731
Map
Azalera17,56 km²
Garaiera19 metro
Distantzia8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria24.411 (2023)
−35 (2022)
alt_left 12.542 (%51,4) (%48,4) 11.808 alt_right
Dentsitatea1.397,44 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,91
Zahartze tasa[1]% 19,89
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,8 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,62 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 24,76 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 10.12 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.erandio.eus/

Erandio Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. Udalerriak 17,65 km2 ditu eta 2016. urtean 23.906 biztanle zituen.

Mugakide ditu iparraldean Urduliz, Laukiz eta Berango; hegoaldean, Bilbo; ekialdean, Loiu eta Sondika; eta mendebaldean, Leioa eta Getxo. Erandio Ibaizabaleko eskuinaldean dago, itsasora begira, eta Ibaizabaleko ezkerraldean, aurrez aurre, Barakaldo eta Sestao daude.

Erandio da Bilbo Handiko Eskuinaldean izaera industriala duen udalerri bakarra da.

Herrigunea eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:

Mendi muinoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erandiogoikoaren ikuspegia.

XVI. mendeko dokumentu batzuetan Herandio grafia erabiltzen zen.[4] Esate baterako 1526an Leioa Erandiotik desanexionatu zeneko dokumentazioan.[4]

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Erandioko elizatea, baina badakigu XIX. mendera arte herriaren gune nagusia gaur egun Erandiogoikoa izenez ezagutzen den auzoaren inguruan hedatzen zela. Erandioko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen mendeetan zehar, baina XIX. mendeko industrializazioarekin industria nagusituz joan zen.

Industriaren garapenarekin batera, Erandiogoikoa garrantzia galduz joan zen, herriko beste gune batzuen mesedetan. Gaur egun, Erandioko erdigunea Altzaga edo Desertu izeneko gunearen inguruan kokatzen da. 1924an, Bilbok Deustuko elizatea anexionatu eta hiru urtera, Erandioko Lutxana auzoa anexionatu zuen. Orduan Lutxanak 702 biztanle zeuzkan.

Altxamendu faxistaren garaietan Erandiok bonbardeketa batzuk jasan zituen. Faxisten hegazkinek 29 hildako eta 37 zauritu eragin zituzten 30 eguneko epean. Herritar askok herritik ihes egiteko beharra sentitu zuten[5].

Bilboko biztanleriaren beharrizanak asetzeko, 1940an udalerriaren beste zati handi bat anexionatu zen[6] eta azkenik 1966an Asua Haran guztia. 1983an, Bilbotik banandu ziren anexionatutako lurralde guztiak, besteak beste Erandio udalerria.

Gasaren gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Josu Murueta Kultura Etxearen sarrera, Josu Murueta plazan. Astrabudua.

1969an, hodei toxiko baten ondorioz, ezinezkoa zen Erandion arnasa lasai hartzea, eta herritarrak kalera irten ziren egoera salatzeko, errepideak moztu zituzten eta poliziak garai hartan ohikoa zen errepresioarekin esku hartu zuen. Grebara deitu zuten klandestinitatean zeuden talde antolatuetatik, eta protestek jarraitu egin zuten. Espainiako poliziak benetako suarekin erantzun zien kalera irten ziren protesta-egileei eta bi pertsona hil zituzten: Antón Fernández bala frankista batek jo zuen urriaren 28ko gauean, larri zauritu eta 15 egun geroago hil egin zen; hurrengo egunean, Antónek tiroa jaso eta hurrengo egunean, grebarako deialdia zegoen eta Josu Murueta beste bala frankista batek jo zuen, eta hortxe hil egin zen.[7][8][9][10]

Ez zen inoiz erantzukizunik argitu, ez zen inoiz azalpenik eman.

Astrabuduako plaza nagusia Josu Murueta plaza deitzen da gaur egun.



Erandiok 23906 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerriak XX. mendean izan zituen anexio eta desanexioen historiaren ondorioz, ez dago sasoi hartako populazio daturik.

1990eko hamarkadatik aurrera Erandio 25.000 biztanleren bueltan mantendu da, gorabehera txikiekin. Horietatik gehienak bi auzo nagusietan, Altzagan eta Astrabuduan.


Erandioko biztanleria

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondotik, Aitziber Oliban Gutierrez jelkidea da Erandioko alkate.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandioko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 21
4.528 (% 39,28)
9 / 21
4.334 (% 38,85)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 21
1.743 (% 15,80)
5 / 21
2.510 (% 21,54)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
1.741 (% 15,78)
5 / 21
2.368 (% 20,32)
Ganemos -> Ahal Dugu
4 / 21
2.116 (% 19,18)
2 / 21
1.372 (% 11,77)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
586 (% 5,31)
0 / 21
459 (% 3,94)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Erandioko udaletxea eta musika-kioskoa. Altzagan.

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Gotzon Fano Orayen 1983 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza 1995 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Goikouria Zarraga 2011 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aitziber Oliban Gutiérrez 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artean egoteak eta XX. mendean zehar herriak izandako industria-garapen handiak sortutako hainbat beharrek eta premiak komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorioz, Erandiok dauzkan komunikazio onak dira, besteak beste, Bizkaibus konpainiak Bilborekin lotzen du . Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketek sortzen dituzten arazoei erantzuna eman zaie bai eta herritarren mugikortasuna handitu ere.

Mahastiak Goierrin.
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Erandio zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Euskotrenen anezka zerbitzuak Lutxanako geltokia Sondikakoarekin lotzen du.

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Ondasun nabarmenak[11]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara egoera soziolinguistiko gutxiagotuan egonik, herriko kultura adierazpen gehienak gaztelaniaz egin dira azken hamarkadetan.[12]

Erandioko Mertxe Bilbao[13] hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[14][15] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bizkaieraren parte den Txorierriko euskara[13][14][16] da Erandion kokatzen dena. Gaur egun erandioztarren % 25 inguru euskaldunak dira. 1996ko datuek diotenez, Asua eta Goierri auzoak dira euskaldunenak. Bertako jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera da, mugakideak diren Leioa, Berango eta Derioko hizkerekin kidetutakoa hein handi batean. Iñaki Gamindek azken herri horietako aldaerak aztertu ditu.

Erandioko bibliotekak Altzagan eta Astrabuduan daude. Hauek dira helbideak:

  • Altzagako biblioteka: Jesus Aranburu kalea, 6/8. Tfnoa.: 944170071.
  • Astrabuduko biblioteka: Josu Murueta kalea. Tfnoa.: 944672946.

Euskara egoera soziolinguistiko gutxiagotuan egonik, herriko kultura adierazpen gehienak gaztelaniaz egin dira azken hamarkadetan.[17]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erandio udalerriko Astrabudua auzoko jaiak.

Erandioztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Historias de Erandio: Cuando Erandio perdió Leioa» Historias de Erandio 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  5. «Ordena, etekina - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) «"Anexiones y desanexiones". - Historias de Erandio» historiasdeerandio.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  7. «"Erandio 1969. Sendatu gabeko zauria" liburua argitaratu dute - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  8. «(Antón Fernández eta Josu Murueta hil zituzten duela) 52 urte - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  9. «Kutsadurarik ez dutela nahi aldarrikatu dute ehunka erandioztarrek - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  10. (Gaztelaniaz) «Homenaje en Erandio a Josu Murueta y Anton Fernandez en el aniversario de sus asesinatos» insurgente.org . Tu diario de izquierdas 2021-11-01 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  11. "Erandio", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  12. (Gaztelaniaz) ecomunicacion. (2023-04-08). «Erandio y las Letras: Un repaso a los brillantes escritores que podemos encontrar en el municipio.» ECOmunica Erandio-Leioa (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  13. a b «Txorierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  14. a b «Erandio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  15. «Etxean euskaraz, kalean erdaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  16. «Naia Eguskiza eta Iñaki Gaminde: "Mundu-ikuskera ezberdinek euskara oso aberatsa sortu due Erandion" - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  17. (Gaztelaniaz) ecomunicacion. (2023-04-08). «Erandio y las Letras: Un repaso a los brillantes escritores que podemos encontrar en el municipio.» ECOmunica Erandio-Leioa (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa