Eduardo III.a Ingalaterrakoa
Eduardo III.a Ingalaterrakoa[1] (Windsorko gaztelua, Berkshire, 1312ko azaroaren 13a – Richmond Palace, Londres, 1377ko ekainaren 21a), Eduardo Windsorkoa (ingelesez: Edward of Windsor) ere deitua Ingalaterrako erregea izan zen 1327 eta 1377 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo II.aren semea zen; Elisabet Frantziakoaren eta Roger Mortimer-en babespean hasi zuen erregetza, baina 1330ean, estatu kolpe bat eman ondoren, biak bota zituen. Eskozia menderatu nahi izan zuen. Filipe IV.a Ederraren biloba zenez, Frantziako erregetza berari zegokiolakoan, 1337an Ehun Urteko Gerrari hasiera eman zion. Bere erreinaldian Izurrite Beltza gertatu zen (1349) eta ekonomia krisiak astindu zituen Ingalaterrako bazter guztiak. John Wyclifen heresia ere urte haietan sortu zen (1360-1370).
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1328an Filipa Hainaultekoarekin ezkondu zen, eta hamalau seme-alaba izan zituzten:
- Eduardo Printze Beltza (1330-1376)
- Elisabet (1332-1379)
- Joana (1335-1348)]]
- Lionel Anbereskoa (1338-1368)
- Joanes Gantekoa (1340-1399)
- Edmundo Langleykoa (1341-1402)
- Maria Plantagenet (1344-1362)
- Margarita Plantagenet (1346-1361)
- Tomas Woodstockekoa (1355-1397)
Beste hiru seme eta bi alaba umeak zirela hil ziren.
Zuhaitz genealogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Eduardo II.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1327–1377 |
Ondorengoa Rikardo II.a Ingalaterrakoa |
Aurrekoa Eduardo II.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1325–1362 |
Ondorengoa Eduardo Printze Beltza |