Edukira joan

Douglas Trumbull

Wikipedia, Entziklopedia askea
Douglas Trumbull

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1942ko apirilaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAlbany2022ko otsailaren 7a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: mesotelioma
Familia
AitaDonald Trumbull
Hezkuntza
HeziketaEl Camino College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0874320 Allocine: 9753 Allmovie: p88121 TCM: 194490 Edit the value on Wikidata

Douglas Hunt Trumbull (Los Angeles, 1942ko irailaren 8a - Albany, 2022ko otsailaren 7a) estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria izan zen, baita efektu berezien aitzindarietako bat ere.

Los Angelesen jaio zen (AEB), 1942an, eta ia kasualitatez hasi zen zinemagintzan lanean. Izan ere, NASAren film baterako egindako ilustrazioek Stanley Kubrick eta Arthur C. Clarkeren arreta piztu zuten, eta haiei esker egin zituen lehen urratsak zinemaren alorrean. Zientzia fikziozko filmik mitikoetako bat prestatzen ari ziren orduan: 2001: A Space Odyssey (1968).[1]

Gerora, hala ere, zinemako izen handiekin lan egin zuen Trumbullek, eta hark parte hartu zuen film asko klasiko bilakatu dira: Kubricken espazioko bidaia hartaz gain, Steven Spielbergen Close Encounters of the Third Kind (1977); Ridley Scotten Blade Runner (1982); Robert Wiseren Star Trek (1979); edota Terrence Malicken The Tree of Life (2011), besteak beste.[1]

Hiru aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako, baina ez zuen inoiz saririk eskuratu. Ameriketako Estatu Batuetako Argazkilaritza Elkartearen ohorezko saria jaso zuen, hala ere, ibilbidearen aitorpen gisara. Zuzendari moduan hamahiru film egin zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.[1]

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Douglas Trumbull hil da, efektu berezien aitzindaria» Berria 2021-02-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]