Diana Peñalver
Diana Peñalver | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1965eko irailaren 23a (59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
|
Diana del Campo Peñalver (Sevilla, 1965eko irailaren 23a)[1] sevillar aktorea da. Ezaguna egin zen Las chicas de hoy en día (1991), Muertos vivos (1992) eta Canción de cuna (1994) lanekin.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santiago del Camporen alaba da, Ramon Sanchez-Pizjuan estadioaren fatxada nagusian nagusi den mosaikoaren egilea. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Irakasleen Masterra egin zuen Ingeles espezialitatean. Ingelesa, maila aurreratua du.Arte Dramatikoan lizentziatu zen RESADen.[3]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkiaren munduan hezitako aktorea da. Muntaietan parte hartu, esaterako, Ramón María del Valle-Inclánen Las galas del difunto lanean, Gerardo Mallak 1987an zuzendua.
Pantaila handian 1984an egin zuen debuta, El caso Almería (1984) filmarekin. Laurogeiko hamarkadan, lan hauexetan hartu zuen parte: 1985ean Miguel Picazoren Extramuros, 1986an Vicente Arandaren Tiempo de silencio; 1987an El Lute: Camina o revienta, 1986an Fernando Truebaren El año de las luces, 1987an Luis García Berlangaren Moros y cristianos eta 1989an Jaime Chávarriren Las cosas del querer.[4]
Jarduera zinematografikoa telebistako telesailetako aktore lanarekin uztartu zuen, hala nola, Turno de oficio (1986), Lorca, muerte de un poeta (1987), Juncal (1989), El olivar de Atocha (1989) edo El mundo de Juan Lobón (1989). Hala ere, ospea lortu zuen Fernando Colomori esker, Madrilen bizi zen Charo gazte andaluziarraren papera eskaini baitzion, Las chicas de hoy en día (1991-1992) telesail arrakastatsuan Nurirekin (Carmen Conesa) pisua partekatzen zuen neskaren rola.[5]
Urtebete geroago, Peter Jackson zeelandaberritarraren Braindead: Tu madre se ha comido a mi perro (1992) kultuzko filmean parte hartu zuen, eta, geroago, Jose Luis Garciren Canción de cuna (1994) filmean jardun zuen.[6]
1999-2000n itzuli zen telebistara, Telecincoren Mediterraneo serieko Dori pertsonaia antzeztera.
Batez ere antzerkian jardun du, eta 1993an nabarmentzen hasi zen, Jose Luis Alonso de Santosen Dígaselo con Valium lanarekin. Geroago, Peter Shafferren El apagón (1997) eta Cuando era pequeña (2006) filmetan parte hartu zuen, Isabel Ordaz eta Rosa Mariscalekin batera.[7]
Gainera, El comisario (2008) telesailaren azken denboraldian parte hartu zuen, San Fernandoko komisarian harreragile lanetan.[8]
Fisika edo Kimika saileko lehen atalean agertu zen telebistan.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991n, Aktoreen Batasunaren Saria, TBko Protagonista Onenaren Saria, Las chicas de hoy en día lanarekin
- 1991n, Zilarrezko Fotogrametar sarirako izendatu zuten urte horretan bertan.
- 2017an, Emakumezko aktore onenaren saria Asunentzat, “17 años juntos” (Javier Fesser) filmean. Gaztela-Mantxako Zinema Sozialaren Nazioarteko Jaialdian
- 2019an, Jury award Best Actress U-HORROR FILM FESTIVAL 2019 Los Angeles, AEB
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Diana Peñalver | Actress, Soundtrack» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diana Peñalver - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diana Peñalver» Mayte Ortega | Management | Representación artística (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La suerte (Serie de TV) (2024)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2016-01-05). «Qué fue de... Carmen Conesa y Diana Peñalver, 'Las chicas de hoy en día'» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Albert, Antonio. (1994-07-04). «"Sufrí un ataque cuando corté la primera mano"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (2009-09-21). «"El teatro debería contemplarse en la enseñanza"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ruth Gabriel regresa a la televisión con "El Comisario"» Vertele 2008-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).