Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinemaldia
Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinemaldia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AFIFF |
Mota | Zinemaldia |
Herrialdea | Frantzia |
Historia | |
Sorrera | 1978 |
webgune ofiziala |
Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinemaldia (Frantsesez, Festival international de films de femmes de Créteil) urtero Créteilen (Frantzia) egiten den zinema jaialdia da, 1978an Jackie Buetek sortua. Emakumezko zinemagileek filmak sortu eta banatzeko zuten zailtasunen aurreran sortu zen ziemaldia, bere aurrekaria izan zelarik Musidora elkarteak.[1] Lehen edizioa 1979an egin zen Sceaux hirian, baina 1985etik Créteilen du egoitza, Parisko hego-ekialdeko hirian.
Ohikoan, 10 eguneko jaialdia da, eta 50 film berri edo gehiago ematen dituzte, emakume batek edo gehiagok gidatuak. Gaonera zinema klaseak, gaikako foroak eta eztabaidak ere eskaintzen ditu zinemaldiak, mundu osoko emakumeentzat dagoelarik zabalik lehiaketa. Zinemaldiko artxiboetan, emakumeen 10.000 film baino gehiago daude.
Zinemaldiak hainbat sari eskaintzen ditu, besteak beste, Epaimahaiaren Sari Nagusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «FESTIVAL INTERNATIONAL DE FILMS DE FEMMES DE CRÉTEIL - Dictionnaire créatrices» www.dictionnaire-creatrices.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Créteil International Women's Film Festival» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-01-30eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.