Christa Ludwig
Christa Ludwig | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1928ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Alemania Frantzia |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Klosterneuburg (en) , 2021eko apirilaren 24a (93 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Walter Berry (1957 - 1970) Paul-Émile Deiber (1972 - 2011ko abenduaren 14a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ahots mota | dramatic mezzo-soprano (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Christa Ludwig (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 16a - Klosterneuburg, 2021eko apirilaren 24a) alemaniar mezzosopranoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoek Vienako Volksoperren kantatzen zuten. Txikitatik bizi izan zen musika-giroan. Lehenengo irakaslea ama izan zuen. Gero, Frankfurta joan zen Hüni-Mihacekekin ikastera. Hiri horretan egin zuen debuta, hain zuzen ere, Johann Straussen Saguzaharra lanarekin. Ondoren, Rossiniren hainbat operatan lan egin zuen, hala nola La Cenerentola eta Sevillako bizargina obretan. Mozarten Figaroren ezteiak operan ere garrantzizko lana egin zuen.
Beste mezzosoprano asko bezala, Ludwig ere saiatu zen soprano-paperetan. Soprano gisa egin zituen paperen artean, aipatzekoa da Beethovenen Fidelio operako protagonistarena. Richard Wagnerren La Walkiria laneko Brunildaren papera kantatzea proposatu ziotenean, ordea, atzera egin zuen, eta mezzosoprano-paperetara itzuli zen. Ludwigen lana, dena dela, ez zen opera-lanetara mugatu, hainbat kontzertu-ziklotan ere parte hartu zuen, besteak beste, Gustav Mahlerren Kindertoten Lieder eta Lied von del Erde lanetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.