Volksoper
Volksoper | |
---|---|
Volksoper Wien | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Austria |
Federal capital | Viena |
Koordenatuak | 48°13′28″N 16°21′01″E / 48.2245°N 16.3504°E |
Historia eta erabilera | |
Berreraikuntza | 1938 |
Berreraikuntza | 1962 |
Berreraikuntza | 1973 |
Erabiltzailea | Volksoper |
Edukiera | 1.575 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alexander Graf (en) Franz von Krauss (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Währinger Straße 78 |
Webgune ofiziala | |
Volksoper edota Wiener Volksoper (euskaraz Vienar Herri Opera) Austriako Viena hiriburuan dagoen opera aretoa da. Vienako bigarren antzoki garrantzitsuena da eta vienar operari dagokionez Europako lehenbizikoa da.
1898an kaiserraren urteurrenaren omenez ireki eta jatorriz Kaiser Jubiläums Stadttheater ("Kaiserraren Urteurrenaren Estatu Opera") izena jaso zuen. 1903tik aurrera bertan opera eta operetak antzezten hasi ziren, ondorioz Volksoper izenez ere ezaguna egiten hasi zen. Antzoki honetan Toska (1907) eta Salome (1910) operak estreinatu ziren, eta bertan Maria Jeritza, Leo Slezak edo Richard Tauber opera abeslariek euren lehen urratsak eman zituzten. 1929tik aurrera vienar opera arinaren antzezlekua izan zen. Bigarren Mundu Gerran Vienako Estatu Opera suntsitua zegoenez, hiri honetako opera antzoki garrantzitsuena bilakatu zen. 1955ean antzoki hura berreraiki eta bere ateak berrireki zituenean, Volksoper antzokia antzerki musikal independentearen kokaleku bihurtu zen. Gaur egun antzokian urtero 100dik gora opereta, musikal eta aro garaikideko dantzak estreinatu ohi dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Oinplanoa.
-
Kontzertua.
-
Eszenatokia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Volksoper antzokiaren webgunea (Alemanez) (Ingelesez) (Japonieraz)