Edukira joan

Bosniako Eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bosniako Eliza
Datuak
MotaKristau-sinesbidea
HerrialdeaBosniako Erresuma, Serbiako Erresuma eta Kroaziako Erresuma
Historia
SorreraIX. mendea
DesagerpenaXV. mendea

Bosniako Eliza XIII. gizaldian Erromako Eliza Katolikotik bereizitako kristau-eliza targozalea izan zen, eta bere kabuz jardun zuen, Frantziskotarrak Erromako agintea berrezartzen saiatu ziren arte, 1340ko hamarraldian. Ordutik aurrera Bosniako Eliza eta Erromako Eliza Katolikoa elkarren aurka lehiatu ziren, harik eta haren funtzionarioak iraitzi edo katolizismora bihurtzera behartu zituzten arte, turkiarren konkistaren aurregunetan. Elizaren bizialdian Aita Santuaren idazleek bosniarrak zinausletzat salatu zituzten, eta haietako batzuek ere dualista eta manestartzat jo. Salaketa haiek zirela-eta, Bosniako Eliza lehenagoko Balkanetako erlijio-elkarte manestar baten erakundetzetzat jo izan ohi da, Bulgariako bogomildarrena, alegia. Edozelan ere, gaur egun, hainbat adituk ohizko teoria hura zalantzan ipintzen dute.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Malcolm, Noel. (1996). Bosnia, A Short History - New, Updated Edition. Papermac, 14 or. ISBN 0333662156..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]