Bonaventura Bagnoregiokoa
Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.
Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonaventura Bagnoregiokoa |
- Bitoriano GANDIAGA: «San Bonabentura» Gandiaga.com