Bjarni Benediktsson (1970)
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Bjarni Benediktsson (Reykjavik, 1970eko urtarrilaren 26a) islandiar politikaria da. Islandiako lehen ministroa da 2024tik.
Bjarni Benediktsson lehen ministroaren iloba txikia da. Islandiako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu ondoren, Goethe Institutura eta Friburgoko Unibertsitatera joan zen alemana eta zuzenbidea ikastera 1995-96 urteetan. Hurrengo urtean master bat lortu zuen Miamiko Unibertsitatean, Islandiara itzuli eta abokatu gisa lan egin aurretik.
Independentziaren Alderdiko kidea da. 2003an diputatu hautatu zuten eta 2009an alderdiko buru bihurtu zen. 2013 eta 2017 artean Finantza eta Ebonomia Gaietarako ministro izan ondoren, 2017ko urtarrilean lehen ministro izendatu zuten. 2017ko azaroan Katrín Jakobsdóttir ordezkatu zuen eta Bjarni Finantza ministro izatera itzuli zen 2023ra arte. 2023an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten, eta 2024ko apirilean lehen ministro bihurtu zen berriro, Katrínek uko egin ondoren.