Edukira joan

Beverly Hills

Koordenatuak: 34°04′23″N 118°23′58″W / 34.0731°N 118.3994°W / 34.0731; -118.3994
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beverly Hills
Beverly Hills
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Izen ofizialaBeverly Hills
Jatorrizko izenaBeverly Hills
Posta kodea90210, 90211 eta 90212
FIPS kodea06-06308
Geografia
Koordenatuak34°04′23″N 118°23′58″W / 34.0731°N 118.3994°W / 34.0731; -118.3994
Map
Azalera14,789912 km²
Altuera79 m
MugakideakLos Angeles eta Beverly Grove (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria32.701 (2020ko apirilaren 1a)
−1.091 (2019)
Dentsitatea2.211 bizt/km²
Etxebizitzak14.685
Informazio gehigarria
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua, UTC−08:00 eta UTC−07:00
Hiri senidetuakKuwait, Acapulco, Cannes eta Herzliya (en) Itzuli
beverlyhills.org

Beverly Hills Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles konderrian dagoen hiria da. Santa Monica mendien magalean dago. Los Angeles hiriak erabat inguratzen du, ekialdean West Hollywood eta Fairfax District auzoekin mugatzen du, hegoaldean aldiz Westwood Village eta Century City auzoekin, denak ere, Los Angeles hiriko auzoak direlarik. Estatu Batuetako Zentsu Bulegoaren arabera, Beverly Hills hiriak 2009. urtean 33.784 biztanle zituen, hots, 2.334,42 bizt/km² dentsitatea.

Beverly Hills batez ere bertan dauden luxuzko etxalde handiengatik ezaguna da, hauek jende dirudun eta ospetsu nahiz zinemako izar handien bizilekuak direlarik.

Honako jende ezagun honen bizilekua da: Anastacia, Lindsay Lohan, Luis Miguel, Hilary Duff, Britney Spears, Christina Aguilera, Robert Redford, Leonardo DiCaprio, Julia Roberts, Nicolas Cage, John Travolta, Jack Nicholson, Paris Hilton, Johnny Depp, David Beckham, Jennifer Aniston, Brad Pitt, Tom Cruise, Adam Sandler,Jared Leto, Gene Simmons, Zac Efron, Ashley Tisdale, Ozzy Osbourne, Ellen DeGeneres, John Mayer, Miley Cyrus, Liam Hemsworth, Jonas Brothers, David Ernesto Sandoval Gomez, Jennifer Stone, Vanessa Hudgens eta Selena Gomez. Gainera, 2009an zendu zen Michael Jackson musikariaren etxaldea ere bereziki oso bisitatua da.

Bilakaera demografikoa[1]
1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
674 17.429 26.823 29.032 30.817 33.416 32.367 31.971 33-784 34.109

Senidetutako hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Census of Population and Housing Erroldaren EEBBetako Bulegoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]