Miley Cyrus
Miley Ray Cyrus (jaiotza izena, Destiny Hope Cyrus; Franklin, Tennessee, 1992ko azaroaren 23a - ) abeslari eta aktore estatubatuarra da.
Bere ahots erlatsagatik nabarmentzen da, eta bere musikak estilo sorta bat hartzen du, pop eta country popetik hasita hip hop, esperimental eta rockeraino igaroz. 1990eko hamarkadan jaiotako emakumezko artistarik salduena da Cyrus, eta Billboard 200eko top 10ean lortu ditu album gehien XXI. mendean emakumezko artista bat izateagatik. Bere bizitza pertsonalak, irudi publikoak eta bere jarduerek sarritan eztabaida eragin dute eta estaldura mediatiko zabala jaso dute.
2024ko Grammy sarietan Miley Cyrusek Urteko grabazio saria jaso zuen Flowers lanarekin.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio zenean bere izena Destiny Hope zen baina berak izena aldatu nahi eta 2008an auzitegietan izena aldatu zuen eta Miley Ray Cyrus izena hartu zuen[2]. Ama, Leticia Tish Finley eta aita Billy Ray Cyrus country musika abeslaria ditu. Hannah Montana[3] izeneko telesailari esker bilakatu zen famatu, Disney Channel-ko[4] telesail famatua.
Bere gurasoek Destiny Hope izena jarri zioten, zerbait handia egitera iritsiko zela pentsatzen zutelako. Baina barre asko egiten zuenez, denek Miley (Smiley) deitzen hasi ziren txikitik. Bere gurasoen etxaldean hazi zen, Nashville-eko baserri batean.
Bere aitaren diskoetxearen nahien aurka, Cyrusen gurasoak sekretupean ezkondu ziren Miley jaio eta hilabete batera, 1992ko azaroaren 23an. Nabarmentzekoa da abeslariaren amabitxia Dolly Parton dela.
Senar-emazteek hiru anai-arreba erdi eman zizkioten Cyrusi: Trace eta Brandi (Tishen antzinako harreman baten semeak) eta Christopher Cody (Billy Ray Cyrusen semea, aurreko harreman batean). Billy Rayk Trace eta Brandi adoptatu zituen txikiak zirenean. Cody aldiz, 1992an jaio zen eta bere amarekin hazi zen Hego Carolinan. Bikoteak, beranduago, bi ume izan zituzten, Cyrusen bi anaia txikiak, Braison eta Noah Cyrus.
Cyrus, aitaren aldeko aitona Ronald Ray Cyrus politikari demokratarengandik oso gertu egon zen; Mileyk hainbat aldiz egin dio omenaldia 2006an hil zenetik, horien artean, bere bigarren izena "Ray" -ra aldatzea. Cyrusen aitaren arabera, "Jende askok dio Mileyk Miley Ray izena Billy Rayrengatik aldatu zuela, baina ez da egia. Nire aitaren omenez egin zuen, biek bakoitzaren zati bat eduki nahi zutelako ".
Karrera profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mileyri antzerkigintza interesatzen hasi zitzaion bere telebistako lehen programa egin zuenean, Doc, bertan Kylieren papera egin zuen. Telesaila hori bere aitak zuzendua zen. 2003an lehen filma egin zuen, Big Fish.Esan beharra dago, film honetan Destiny Cyrus izena erabili zuela; gaur egungo Miley izen artistikoaren ordez. Gainera bi bideo musikaletan parte hartu zuen, If Heartaches Have Wings eta Colgate Country Showdown, azken onetan bere aitarekin.
Hamaika urte zituela bere lehenengo audizioa egin zuen Best Frienderako (Disney) baina txikiegia zelako ez zioten papera eman.
Mileyk audizioak egin zituen Hannah Montana telesailetan agertzeko eta papera eman zioten pertsona dinamikoa zelako eta bizitzako segundo bakoitza aprobetxatzen zuelako (Disneyko exekutibo batek esan zuenez behintzat), horregatik aukeratu zuten protagonista izateko. Gaur egun Miley Stewart bezala jarraitzen du Hannah Montana telesailean eta bera da gaur egungo pop musikako sentsazioa. Miley Cyrusek bizitzan Hannah Montana bezala ere egiten du, bere izenean CD bat eduki arren.
2006ko ekainaren 22an Mileyk kontzertua eman zuen Hannah Montana moduan Disney's Typhoon Lagoon izeneko parke tematiko batean (Walt Disney World, Orlando, Florida). Kontzertua grabatu egin zuten Disney Channelerako. 2006ko urriaren 24an Walt Disney Recordsek bere lehen diskoa grabatu zuen estudioan eta bertan Hannah Montanaren zortzi abesti agertzen ziren.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak | |
---|---|
Urtea | Filma |
2003 | Big Fish |
2007 | High School Musical 2 |
2008 | Hannah Montana & Miley Cyrus: Best of Both Worlds Concert |
Bolt | |
2009 | Hannah Montana: The Movie |
2010 | The Last Song |
Sex and the City 2 | |
2011 | Wings |
Telebista | |
Urtea | Telesaila |
2003 | Doc |
2006–2010 | Hannah Montana |
2006 | "That's So Suite Life of Hannah Montana" |
2007 | The Emperor's New School |
2008 | Studio DC: Almost Live |
2007–2008 | The Replacements |
2009 | "Wizards on Deck with Hannah Montana" |
2015 | The Voice: season 11 |
2017 | The Voice: season 13 |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estudioan
- Meet Miley Cyrus (2007)
- Breakout (2008)
- Can't Be Tamed (2010)
- Bangerz (2013)
- Miley Cyrus & Her Dead Petz (2015)
- Younger Now (2017)
- She Is Coming (2019)
- Plastic Hearts (2020)
- Endless Summer Vacation (2023)
- EP
- The Time Of Our Lives (2009)
- Bangerz (2013)
- Miley Cyrus And Her Dead Petz (2015)
- Younger Now (2017)
- Hannah Montana
- Hannah Montana (2006)
- Hannah Montana 2 (2007)
- Hannah Montana: The Movie (2009)
- Hannah Montana 3 (2009)
- Zuzenean
- Hannah Montana & Miley Cyrus: Best of Both Worlds Concert (2008) – CD + DVD
- iTunes Live from London (2009) – EP
Tourrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Best of Both Worlds Tour" (2007–2008)[5]
- "Wonder World Tour" (2009)[6]
- "Gipsy Heart Tour" (2011)
- "Bangerz Tour" (2014)[7]
- "Milky Milky Milk Tour" (2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «2024 GRAMMYs: Miley Cyrus Celebrates "Flowers" GRAMMY Win With Jubilant Performance | GRAMMY.com» grammy.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ Miley Turns Her Back On Destiny
- ↑ (Gaztelaniaz) Hannah Montana. 2021-05-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Disney Channel. 2020-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Best of Both Worlds Tour. 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Wonder World Tour. 2020-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bangerz Tour. 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |