Barbe-Nicole Clicquot-Ponsardin
Barbe-Nicole Clicquot-Ponsardin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reims, 1777ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Boursault, 1866ko uztailaren 29a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière du Nord (en) |
Familia | |
Aita | Nicolas Ponsardin |
Ama | Marie Jeanne Huart-Le Tertre |
Ezkontidea(k) | François Marie Clicquot (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Barbe-Nicole Ponsardin, ezkontzaz Clicquot, ezaguna Veuve Clicquot izenez (ezizenez: Xanpainaren dama handia;[1] Reims, Frantzia, 1777ko abenduaren 16a - Boursault, Frantzia, 1866ko uztailaren 29a) frantziar enpresaburua eta asmatzailea izan zen. Mahastizaintza eta ardogintza arloko xanpain enpresa bat zuzendu zuen lehen emakumea izan zen. Teknika berriak sartu zituen, eta, horri esker, munduko xanpain-ekoizle onenetako bat bihurtu zen.[2]
Bi ekarpen egin zituen xanpainaren esparruan, kalitatea hobetzeko dekantazio-teknika eta etiketa.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reimsen jaio zen 1777an.[3][4] Ponce-Jean Nicolas Ponsardin ehungintzako fabrikatzaile eta politikari aberats baten alaba zen, 1813tik baroia zena. Ama Marie-Clementine Letertre Huart izan zen.[1] [5][6]
Umetan Saint-Pierre-les-Dames abadetxean hezi zen, aitak handik kendu zuelarik, Iraultza baino lehentxeago. Jostun batekin egon zen ezkutatuta. Izu Garaiaren bukaeraren ostean, gurasoekin bizi izan zen berriro, eta etxean hezi zuten.[5]
1798ko ekainaren 12an François Clicquotekin ezkondu zen, hogeita bat urte zituela.[1][4][6] Zeremonia cava delako batean izan zen, apaiz erregogor batekin.[5][7] Azken horrek Dom Pérignonen liburu bat oparitu zion bikoteari.
Bere senarrarekin Champagneko maldetan barrena ibili zen. Han, xanpain-soro guztiak bisitatu zituzten.[5]
Ezkondu eta sei urtera François Clicquot senarra, 1805eko urriaren 23an hil zen sukar tifoidearen ondorioz.[1][4][5] Nortasun handiko eta izaera bereziko emakumea zenez, negozioarekin jarraitzea erabaki zuen. Garai hartan xanpaina ez zen edari ezaguna eta errege-gortean baino ez zuten edaten. Erabaki ausarta hartu zuen: xanpaina Errusiara exportatzea. Esportazio horretan arrakasta izan zuen eta xanpaina erdi-mailako klasekoen artean zabaltzea lortu zuen. Denboraz, edari hori mundu guztian egin zen ezaguna.[1]
Boursaulten hil zen, 1866ko uztailaren 29an, laurogeita zortzi urte zituela.[3] Reims Iparraldeko hilerrian dago lurperatuta.[8]
Ekarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dekantazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitatea hobetzeko dekantazio teknika garatu zuen. Xanpain botila beherantz inklinatuta jarrita, botilari zortziren bat biratu behar zitzion egunero. Horrela, hondarrak lepoan gertazea lortzen da. Gero, tapoia atera eta hondarra kendu egiten zaio. Dekantazio-teknika horri esker, xanpain edari gardena bilakatu zen.[1]
Etiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekarpen benetan berritzailea izan zen, garai hartan ez baitzitzaien xanpain-botilei etiketarik jartzen. Nicole izan zen botilei etiketa jarri zien lehena. Etiketarekin bere xanpaina besteenetatik bereiztea lortu zuen.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clicquot establezimenduaren buru
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru urteko alaba baten ama zen Barbe-Nicole Clicquot-Ponsardin, eta 1772an sortutako xanpain-etxearen ardura hartu zuen. Mahastiak saldu beharrean establezimenduaren ardura hartzea erabaki zuen, bere familia politikoaren eragozpenak gorabehera.[4][5][5][6]
Ondoan izan zituen Louis Bohne eta Alexandre Fourneaux, Fourneaux & Cie (gero Taittinger) xanpain etxekoa.[5][6][7] Establezimenduaren zailtasunen aurrean, azken hau 1810ean urrundu zen. Geroago, aitaginarrebak laguntzea onartu zuen eta mezenas garrantzitsua bihurtu zen.[4][5]
1811n, Vin de la comète (Kometa Handia) uzta merkaturatu zuen.[9]
Antoine-Aloys de Mullerrekin, upategiko maisuarekin, pupitre bidezko ontzi-aldaketa (trasiegoa) asmatu zuen. Prozesu horrek ardoaren kalitatea hobetzen zuen, eta ardo argiagoak eta garbiagoak lortzeko aukera eman zuen.[10][5][6][7]
Napoleondar gerrak gorabehera, Clicquot alargunak Europa osotik bidali zituen berriemaileak. AEBko banderapean bidaiatu zuten, Ingalaterraren blokeoa saihesteko asmoz.
1831n Édouard Werlérekin elkartu zen, 1821etik enpresako ikaslea.[4][5][6] Gero, Ferdinand de Sachs baroiarekin elkartu zen.
«Clicquot alarguna» (Veuve Clicquot) edo «xanpainaren dama handia» goitizenez, bere enpresa zuzentzen jakin zuen eta, hil zenean, Veuve Clicquot Ponsardin etxeak 750 000 botila merkaturatzen zituen eta bere produkzioa herrialde askotara bidaltzen zen.[5][6]
Pixkanaka, hazkuntza onenetako mahastiak erosi zituen, Bouzy, Verzy eta Verzenay-n, Reims mendian, Avize-n, Le Mesnil-sur-Oger-en, Côte des Blancs-en. Horrela, 515 hektarea dituen Veuve Clicquot Etxearen mahasti-ondare bikaina bihurtu zen.
Errusiako merkatuaren garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1806tik aurrera, Louis Bohne, Errusiara esportatzearen ardura zuena, askotan joan zen hara.[4][5][6] Oso azkar xanpaina nagusitu zen, bereziki Alexandro I.a tsarraren gortean. Napoleon I.a (Bonaparte) erori ostean, enpresak xanpaina zeraman itsasontzi bat bidali zuen San Petersburgora 1814an, bere lehiakideei aurrea hartuz.
Mezenasgoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1822an, Barbe-Nicolek banku bat sortu zuen Reimsen, bere komunitatearen negozioa finantzatzeko. Denda 1827an itxi zuten, 700 000 liberako zorra utzita.[6]
1842 eta 1849 artean, Boursaulteko gaztelua berreraikiarazi zuen bere alabarentzat, Chevigneko kondesarentzat, eta erretiratu egin zen.[5][7]
Ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere alaba, Clémentine Clicquot (1799-1863), Louis Marie Joseph Chevigneko kondearekin (1793-1876) ezkondua.
- Bere biloba, Marie-Clémentine de Chevigné (1818-1877), Louis de Rochechouart Mortemarteko kondearekin (1809-1873) ezkondua.
- Bere birbiloba, Anne de Rochechouart Mortemart (1847-1933), Emmanuel de Crussol, Uzèseko dukearekin (1840-1878) ezkondua. Uzèsko dukesa ospetsua izan zen, historiak izen hori eman baitzion.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972an, Veuve Clicquot Ponsardin xanpain-etxeak urteko sari bat sortu zuen bere omenez, Veuve Clicquot saria, emakume zuzendariak edo enpresa-gerenteak saritzen dituena. Sari hori hemezortzi herrialdetara zabaldu da.
- Barbe Nicole Clicquoten historioak inspiratu zuen Beirut taldea bere historia kontatzen duen «Cliquot» abestia sortzeko, The Flying Club Cup izeneko bigarren albumean.
- 2009an, Elvire de Brissacek Barbe Nicole Ponsardin-en Voyage imaginaire autour, veuve Clicquot, 1777-1866 eleberria argitaratu zuen Grasset argitaletxeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h [https://www.casadellibro.com/libro-emakumeak-teknologiaren-historian/9788491094975/11593457?msockid=20120dcc183f636f1c201e5b19976299 EMAKUMEAK TEKNOLOGIAREN HISTORIAN Asmatzaileak eta aitzindariak. ], 34 or..
- ↑ Ballano, Elena R.. (2012-01-08). «Clicquot, la viuda que vuelve locos a los hombres» El Confidencial.
- ↑ a b «Boursault. Décès 1863-1892» Archives départementales de la Marne.
- ↑ a b c d e f g Vaslin, Jacques-Marie. (2014-09-26). Barbe-Nicole Ponsardin, la veuve pétillante. .
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n Pellus, 1992.
- ↑ a b c d e f g h i Gaston-Breton, Tristan. (2018-08-14). «La veuve Clicquot, la grande dame du champagne» Les Echos.
- ↑ a b c d «Madame Veuve Clicquot» Grandes marques & Maisons de Champagne.
- ↑ «Cimètiere du Nord» Office de Tourisme du Grand Reims.
- ↑ Pourteau, Roger. (19 de marzo de 2011). «La comète de 1811 veille encore sur Veuve Clicquot» Le Figaro.
- ↑ Melús, Eva. (2017-08-14). «La viuda Clicquot: la gran dama del champán» La Vanguardia.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Princesse Jean de Caraman Chimay. (1952). Madame Veuve Cliquot Ponsardin, Sa vie, son temps, illustrations de Drian.
- Daniel Pellus (1992). Madame Veuve Clicquot et la conquête (pacifique) de la Russie», Martelle éditions.