Azerbaijango Opera eta Balet Akademikoaren Estatuko Antzokia
Azerbaijango Opera eta Balet Akademikoaren Estatuko Antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Azerbaijan |
Şəhər | Baku |
Koordenatuak | 40°22′29″N 49°50′43″E / 40.374701°N 49.845397°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920 |
Inaugurazioa | 1911ko otsailaren 28a |
Zuzendaria | Yusif Eyvazov |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nikolai Bayev (en) |
Estiloa | arkitektura modernista arkitektura gotikoa |
Webgune ofiziala | |
Azerbaijango Opera eta Balet Akademikoaren Estatuko Antzokia (azerbaijaneraz: Axundov adına Azərbaycan Dövlət Akademik Opera və Balet Teatrı) aurretik Mailov Antzokia izenaz ezagutzen zena, Baku hiriko antzoki nagusia da[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko Daniel Mailov magnatearen ekimenez eraiki zen eta Zeynalabdin Taghiyev magnateak ordaindu zuen. 1910 urtean Antonina Nezhdanova soprano errusiarrak Bakuko hainbat klubetan kontzertuak eman zituen eta hiritik ateratzera zihoala ea berriz itzuliko zen galdetu zioten. Honek ezetz erantzun zuen, hainbeste jende aberats izanda ez zuela ulertzen nola ez zuten ganorazko antzoki bat Bakun[2]. Daniel Mailovek Nezhdanova miresten zuenez antzokia eraikitzeko konpromisoa hartu zuen[3]. Kondairak dioenez Bakuko abeslari famatu batek ez zituen Mailov anaiak bere etxe berriaren inauguraziora gonbidatu eta hauek mendeku hartu zuten antzokiaren inaugurazioan abeslari hori ez gonbidatzean.
Nikolai Bayev armeniar jatorriko errusiar arkitekto eta ingeniariak diseinatu zuen antzokia. Udalak hasieran oztopoak jarri zituen halako eraikin handia legez kanpokoa zela esanez baina azkenean onartu zuen. Zeynalabdin Taghiyev magnateak bere kezka azaldu zuen esanez urtebetean ez zela eraikitzeko denborarik izango. Mailov anaiek erronka bota eta galtzaileak eraikuntza guztia ordainduko zuela egin zuten apustu. 200 langile aritu ziren lanean eta hamar hilabetetan amaitu zuten. Taghiyevek ordaindu behar izan zuen beraz kostatu izan zituen 250.000 errubloak. 1911ko otsailaren 28an ireki zituen ateak eta Nezhdanova izan zen bertan abestu zuen aurreneko sopranoa.
1916an Pavel Amiragon opera taldeak egoitza ezarri zuen bertan. 1920an Opera eta Balet Antzoki estatala bihurtu zen eta 1925ean Azerbaijango Opera taldeak, Errusiako Opera taldeak eta Drama taldeak bertan ezarri zuten egoitza. 1927an Mirza Fatali Akhundov idazlearen izena hartu zuen eta 1959an Antzoki akademiko kategoria jaso zuen.
1985ean erabat berriztu berritan suak erre zuen. Berreraikitze lanak 1987an amaitu ziren.
Antzokiko Opera taldean parte hartu duten abeslari ezagunenak Azer Zeynalov, Javid Samadov eta Shovkat Mammadova dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «5.4 - Opera in Azerbaijan» www.azer.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ «Баку в историях бакинцев: О Баку для тех, кто там никогда не был» www.bakupages.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ «Баку. Театр оперы и балета - Театр бр. Маиловых | Баку | Энциклопедия | Баку. Культура и образование: Театры» www.baku.ru (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).