Arroz-esne
Itxura
Arroz-esne | |
---|---|
arroz-platera, ahi eta azkenburu | |
![]() | |
Materialak | esnea banilla azukrea arroza kanela |
Osagaiak | arroza, behi-esnea, gatz arrunta eta azukrea |
Antzekoak | congee (en) ![]() |
Arroz-esnea esnez eta arrozaz geldiro egosiz eginiko munduko azkenburuko edo postrerik ezagunenetarikoa da. Osagaiak: Arroza, esnea eta azukrea. Aukerakoak: kanela, banilla, limoia, laranja eta abar.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Litro bat esne
- 3 koilarakada arroz
- 4 koilarakada azukre
- Kanela-zotza
- Kanela-hautsa
- Limoia
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egosi esnea limoi birrinduarekin eta kanela-zotzarekin
- Esnea irakitean bota arroza.
- Gutxitu sua eta izan sutan arroza bigun izan arte
- Bota azukrea
- Bota nahastura moldeetara eta kanela-hautsaz edertu