Edukira joan

Arnold Hauser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnold Hauser
Bizitza
JaiotzaTimișoara1892ko maiatzaren 8a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest1978ko urtarrilaren 28a (85 urte)
Hobiratze lekuaFarkasréti Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, soziologoa, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Ohio Unibertsitatea
Neue Literatur (en) Itzuli
Leedsko Unibertsitatea
Brandeis University (en) Itzuli
Vienako Unibertsitatea
KidetzaHungariako Zientzien Akademia

Arnold Hauser (Timişoara, 1892ko maiatzaren 8a - Budapest, 1978ko urtarrilaren 28a) hungariar arte-historialaria izan zen. Filosofia-ikasketak Budapesten egin zituen, eta Karl Mannheim, György Lukács eta beste zenbaitek osaturiko taldean sartu zen. 1921ean hasi zen, Berlinen, artearen jatorri soziala, haren obra osoaren gunea izango zena, aztertzen. 1924an, Vienara joan zen eta han, Max Dvořákekin batera, Vienako Eskola sortu zuen, ikerketa historiko-artistikoa helburu zuen talde ospetsua. Naziek Austria hartu zutenean, Ingalaterrara alde egin behar izan zuen, eta han ondu zuen bere ikerketa-lanaren zatirik handiena.

Bere obra nagusian, Literaturaren eta artearen historia soziala (1957), Hauserrek Mendebaldeko kulturetan garatu diren arte-estiloen jatorria aldaketa sozialen arabera aztertzen du. Haren lanetako batzuk: Artearen historiarako sarrera (1961), Manierismoa (1965), Artearen soziologia (1975).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]