Edukira joan

Anopheles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anopheles
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
FamiliaCulicidae
SubfamiliaAnophelinae
Generoa Anopheles
Meigen, 1818
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Anopheles eltxo genero bat da. 460 espezie ezagutzen dira gaur egun, horietatik 100 inguruk malaria kutsatu ahal diote gizakiei baina normalean 30-40 espezie inguruk Plasmodium generoko parasitoak eramaten dituzte. Anopheles gambiae da ezagunena batez ere Plasmodium falciparum espezie letala transmititzen diolako gizakiei.

Izena grezieratik dator, αν an - ez eta όφελος óphelos, irabazia, eta bere izena baliorik gabekoa bezala itzul daiteke.

Beste gaixotasun batzuk ere transmititzen dituzte, adibidez Canidaen Dirofilaria immitis, filariasisa sortzen duen Wuchereria bancrofti eta Brugia malayi eta O'nyong'nyong sukarrak sortzen dituzten birusak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]