Ana Malagon
Ana Malagon | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1978ko apirilaren 28a (46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ipuingilea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Ana Malagon Zaldua (Donostia, 1978ko apirilaren 28a) zerbitzu digitaletan aditua eta idazlea da.[1] Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Iruñan eta produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen ditu.[2]
Literatura ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samuraitasuna blog propioan idazten du.[3] Interneten hasi zituen mikroipuinak idazten eta internetetik papererako saltoa eman zuen 2014an[4], urte horretan bere lehenengo liburua argitaratu zuen.
Lasai, ez da ezer gertatzen, bere lehen obra blogean argitaratutako mikroipuinen bilduma da[5]. 160 mikroipuinek osatzen dute eta aniztasunean badu batasunik liburuak: giro urbano eta globaletan kokatuak dira eta.[6] Era berean narrazio labur gehienek bertsoen egitura dute, kolpea amaieran baitator.[7] Eta ironia ere oso presente dago ipuinetan.[4]
Bigarren liburua 2017an eman zuen argitara, Gelditu zaitezte gurekin, ipuin-liburua.[8] Bertan "Zaintza" kontzeptua[9] ardatz duen hamalau ipuinez osatutako liburu honetan, gure garaiko jendartearen isla bihurtzen da[10] eta ipuin errealistak direla esan daiteke.[11] 2021ean argitaratu zuen hurrengo ipuin bilduma, Ez dakit zertaz ari zaren.
Ana Malagonek prentsan idazten du tarteka, hala nola, Hirutxuloko Hitza eta Berrian.[12][13]
Wroclawko (Polonia) kontakizun laburren jaialdia, Opowiadania International Short Story Festival jaialdian, parte hartu du 2019an.[14]
Lan zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar, 2014)
- Gelditu zaitezte gurekin (Elkar, 2017)
- Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar, 2021)
Lasai, ez da ezer gertatzen | |
---|---|
Audioa | |
Datuak | |
Idazlea | Ana Malagon |
Argitaratze-data | 2014 |
Generoa | Mikroipuinak |
Argitaletxea | Elkar |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria eman zioten Ana Magaloni 2022an, Ez dakit zertaz ari zaren ipuin bildumagatik.[15] Saria jasotzeko ekitaldia azaroaren 9an egin zen, Donostiako liburudenda batean, eta idazlea bertan egon zen, saria jasotzen.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «literaturaren zubitegia - Ana Malagon» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ Ana Malagón Zaldua: letra txikiaren handitasuna. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
- ↑ Samuraitasuna. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
- ↑ a b POSTdatan elkarrizketa. .
- ↑ «"Errazago identifikatzen gara miseriarekin istorio alai-alaiekin baino"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ Egaña, Ibon. «Gertatzen dena» Deia (Noiz kontsultatua: 2018/04/27).
- ↑ Alvarez Uria, Amaia. I’m a loser baby. (Noiz kontsultatua: 2018/04/27).
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. Leialtasunetik zaintzara Berria. Noiz kontsultatua: 2017/03/25
- ↑ 111 Akademian elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2018/05/04).
- ↑ Alvarez Uria, Amaia. Talentu, adikzio eta arazo psikologikoak. (Noiz kontsultatua: 2018/05/04).
- ↑ Ayerbe, Mikel. «Gelditu beharrekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018/05/04).
- ↑ «'Hau ere pasako da', Ana Malagon» Irutxuloko Hitza 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ Malagon, Ana. «Ana Malagon» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ (Ingelesez) «Ana Malagón participa en el festival relatos cortos de Wroclaw» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ Ez dakit zertaz ari zaren. Elkar Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
- ↑ «Zilarrezko Euskadi Sariak jasoko dituzte Ana Malagonek eta Delphine de Viganek» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Malagonen bloga Samuraitasuna
- Ana Malagon Literaturaren Zubitegian Noiz kontsultatua: 2017/03/25
- Ana Malagon: "Errazago identifikatzen gara miseriarekin istorio alai-alaiekin baino" Argia aldizkarirako eginiko elkarrizketa. Noiz kontsultatua: 2017/05/21
- Ana Malagonen artikuluak Berria egunkarian Noiz kontsultatua: 2018/04/05
- Ana Malagoni elkarrizketa Pompas de Papel Irrati saioan Noiz kontsultatua: 2018/04/05
- Ana Malagon Sautrela Saioan, Noiz kontsultatua: 2018/04/05
- Elkarrizketa: Ez gara kontziente sistemak eragiten digun indarkeriazBerria, 2021.09.14