Edukira joan

Alhambra

Koordenatuak: 37°10′35″N 3°35′18″W / 37.17634°N 3.58821°W / 37.17634; -3.58821
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alhambra
La Alhambra
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Zona Arqueológica de Granada
Alhambra, Generalife and Albayzín, Granada
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
UdalerriaGranada
Koordenatuak37°10′35″N 3°35′18″W / 37.17634°N 3.58821°W / 37.17634; -3.58821
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1238
KomisarioaGranadako Erresuma
Arkitektura
EstiloaHispano-arabiar artea
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii) eta (iv)
Erreferentzia314-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0010966
Irekiera egunakegunero
Kontaktua
HelbideaCalle Real de la Alhambra S/N, 18009 Granada
Telefonoatel:+34 958 027 971
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Plan of the Palacio Arabe 1889
Alhambra (2010)

Alhambra[1] jauregi eta gotorleku multzo bat da, Granadan (Andaluzia, Espainia) kokatua. Alhambra izenaren jatorria arabierazko Al Hamra da («gorria», الحمراء‎), Qal'at al-hamra («Gotorleku Gorria») izen osotik laburtua. Izan ere, Alhambraren harresi gorrixkek eman zioten izena.

Ben-Al-Hamarrek eraikiarazi zuen Alhambrako gune nagusia, eta haren seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da al Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua.

Alhambra Generalifetik ikusia. Atzean Albayzin auzoa

Jauregia arte hispano-arabiarreko eraikin ugarienetakoa da, meskitarekin batera, eta bere funtzioak askotarikoak ziren. Horrela, Alhambra bizileku eta gune administratiboa zen. Eraikin erraldoi hauek hirian bertan kokatuak zeuden, bide batekin meskitarekin loturik, edota hiritik kanpo harresi batez inguratuta, Alhambraren kasua azkeneko hau. Eraikin hauetan lorategiek garrantzia handia zuten, kanpoaldearekin komunikatzen zuten-eta.

Jauregiaren proportzioak erraldoiak dira, baina bakarrik zabaleran, eta ez garaieran. Garaiera beti gizakiarekin proportzioa gordetzen zuten, gizakia bera ez txikitzeko. Horregatik bertikaltasunak garrantzia galtzen du eta horizontaltasuna nagusitzen da, patioetan bezala.

Alhambrak Koranak deskribatutako paradisua adierazi nahi duenez, gizakia inguratzen duen guztia ederra izan behar da. Edertasun hau, adibidez, zentzuetatik sartzen da: dekorazioen edertasuna ikusmenetik, uraren soinu lasaigarriak entzumenetik eta lorategietako loreen usaina usaimenetik.

Materialak, hain eraikin handian, askotarikoak ziren, baina ugarienak zura, zeramika beiraztatua eta igeltsua ziren, material apalak, arinak eta merkeak. Horregatik, material aberastasun horren gabezia adierazteko dekorazioa eta apaingarria oso ugariak eta landuak ziren. Zura normalean ateetan eta sabaietan kokatzen zen. Lehen polikromatuta zen, hau da, kolore desberdinekin margotuta, marrazki geometriko ugari margotuz. Zeramika beiraztatua, aldiz, alicatado moduan erabiltzen zen. Hauek, buztina labean sartu ondoren egiten ziren, jauregian gehien zikindu ahal ziren aldeak (zokaloa) babesteko. Hauek ere kolore askotakoak ziren eta irudi geometriko ugari. Igeltsua gehien erabilitako materiala izan zen, igeltsulan apaingarriak egiteko. Bere malgutasuna ezin hobea da hasieran forma berdina zuten geletan, igeltsuarekin bakoitzari bere itxura pertsonala egiteko. Ataurique eta epigrafia dekorazioak zituen. Arte oso garrantzitzua zuen eta ere egitura interesgarri eta originala.

Alhambraren ikuspegia, atzekaldean Sierra Nevada duelarik

Lehoien patioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoien patioa

Lehoien patioa (El patio de los Leones) Alhambrako edertasun handiena duen atala da. 1377an eraiki zuen Mohamed V.ak, Jusuf I.aren semeak. Oinplano laukizuzenekoa da, Almeriako 124 kolomako arkupeak inguratua. Hauek gehienak ferra arkuak dira salmer eta dobela gabekoak, aldeetako ateei sarrera ematen diotenak salbu, erdi puntuko arku goratuak direla. Kolomak nazari motakoak dira eta bikoteka (eta zenbait kasutan launaka) azaltzen dira, baina ez guztiak. Bikoteka azaltzekotan, kapitel kubiko bakarra banatzen dute, ataurique delakoarekin apainduta dagoena. Aurreko aterpeko ertzetako dekorazioa ataurique da. Aipatzekoa da ere euskarri hauek oso meheak direla, jaso behar duten pisua txikia delako ere.

Erdian hamabi lehoi dituen iturri bat dago eta ingurutik dituen lau ubideek Koranak deskribatutako Paradisuko lau ibaiak adierazten dute. Oso eraikuntza simetrikoa da, arku moten errepikapena eta txandaketagatik gehienbat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]