Aintzane Usandizaga
Aintzane Usandizaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1988ko apirilaren 15a (36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Malagako unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988ko apirilaren 15a) gipuzkoar idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenetan Graduondokoa egin zuen Málagako Unibertsitatean (UMA).[1] Hainbat kultur proiektu eta zentrotan egin du lan.[1] Kabitu ezina argitaratu zuen 2019an, literatur arloko bere lehen lana, eta, urte bereko Etxepare Saria eskuratu zuen, Etxe honetan (Pamiela, 2019) Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera egindako albumari esker. Berria egunkarian eta Hitzen Uberan agerkari digitalean ere kolaborazioak egindakoa da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobelagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kabitu ezina (2019, Elkar)
Ipuingintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zomorrotu (2023, Elkar)
Album ilustratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etxe honetan (2019, Pamiela). Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera ondutako lana.[2] XIII. Etxepare Saria eskuratu zuen lan honek,[3] bai eta Ikastolen Elkartearen Juul saria ere, 2021ean.[4]
- Esther Ferrer eta denbora, album ilustratua ondu dute Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak, artistaren lana berrinterpretatuz. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da.(2022, Pamiela).[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxepare eta Juul sariez gainera, Zumaiako Udalak antolatu ohi duen Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan bi sari ditu irabaziak: 2014an, lehen saria lortu zuen (Kolokan ipuina),[6] eta 2018an, bigarren saria (Bazterbideak ipuina).[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ «Tamaina Handia - Kalandraka: Etxe honetan» pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ «Asier Iturraldek eta Aintzane Usandizagak irabazi dute 2019ko Etxepare Saria "Etxe honetan" album ilustratuarekin» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Asteazkenean banatu ziren Ikastolen Elkartearen Juul sariak» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Denbora zatikatzea eta jostea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ ane. «Kolokan — Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ jurbieta. «Bazterbideak — Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aintzane Usandizagaren lanak, Berrian.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |