1972ko Bost Nazioen Txapelketa
1972ko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | urtarrilaren 15etik martxoaren 25era |
Txapelduna | ez zen amaitu |
Slam Nagusia | ez |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | Barry John (35) |
Entsegu gehien | Bernard Duprat (2) Gerald Davies (2) Gareth Edwards (2) |
← 1971
|
1973 →
|
1972ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hirugarren ekitaldia izan zen (guztira 78.a). 1972ko urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 25ean bukatu zen, baina partida guztiak jokatu ez zirenez, amaitu gabeko ediziotzat hartzen da. Derryko Igande Odoltsuak eragin zuen giro politiko istilutsuaren ondorioz, Eskoziak eta Galesek Dublinen jokatu behar zituzten partidak bertan behera gelditu ziren.[1]
Dublinen partidarik jokatu ez zenez Frantziak irlandarrekin apirilaren 29an lagunarteko partida bat jokatzea erabaki zuen.
Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partehartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioak | Estadioa (Hiria) | Entrenatzailea | Kapitaina |
---|---|---|---|
Eskozia | Murrayfield Stadium (Edinburgo) | Bill Dickinson | Peter Brown |
Frantzia | Stade Olympique Yves-du-Manoir (Colombes, Paris)¹ | Fernand Cazenave | Benoît Dauga, Walter Spanghero, Pierre Villepreux |
Gales | National Stadium (Cardiff) | Clive Rowlands | John Lloyd |
Ingalaterra | Twickenham Stadium (Londres) | John Elders | Bob Hiller, Peter Dixon |
Irlanda | Lansdowne Road (Dublin) | Syd Millar | Tom Kiernan |
- ¹ Frantziak Stade Olympique Yves-du-Manoir estadioan jokatu zuen azken Bost Nazioen Txapelketa izan zen. Hurrengo urterako Parc des Princes estadioa berriztu zuen eta han jokatuko zituen txapelketaren hurrengo edizioak.
Puntuazio sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaketa bat izan zen puntuaketan. Entseguak hiru puntu balio izatetik lau puntutara pasatu zen[2]. Gauzatzeak bi puntu gehigarri eman zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Gales | 6 | 3 | 3 | 0 | 0 | 67 | 21 | +46 | ||||||
2 | Irlanda | 4 | 2 | 2 | 0 | 0 | 30 | 21 | +9 | ||||||
3 | Eskozia | 4 | 3 | 2 | 0 | 1 | 55 | 53 | +2 | ||||||
4 | Frantzia | 2 | 4 | 1 | 0 | 3 | 61 | 66 | -5 | ||||||
5 | Ingalaterra | 0 | 4 | 0 | 0 | 4 | 36 | 88 | -52 |
Partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguna | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | Egoitza |
---|---|---|---|---|
1972-1-15 | Ingalaterra | 3 - 12 | Gales | Londres |
1972-1-15 | Eskozia | 20 - 9 | Frantzia | Edinburgo |
1972-1-29 | Frantzia | 9 - 14 | Irlanda | Paris |
1972-2-5 | Gales | 35 - 12 | Eskozia | Cardiff |
1972-2-12 | Ingalaterra | 12 - 16 | Irlanda | Londres |
1972-2-26 | Irlanda | bertan behera | Eskozia | Dublin |
1972-2-26 | Frantzia | 37 - 12 | Ingalaterra | Paris |
1972-3-11 | Irlanda | bertan behera | Gales | Dublin |
1972-3-18 | Eskozia | 23 - 9 | Ingalaterra | Edinburgo |
1972-3-25 | Gales | 20 - 6 | Frantzia | Cardiff |
Lagunartekoa | ||||
1972-4-29 | Irlanda | 24 - 14 | Frantzia | Londres |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Taldea |
---|---|
Bost Nazioen Txapelketa | ez |
Slam nagusia | ez |
Koroa hirukoitza | ez |
Zurezko koilara | Ingalaterra |
Kalkuta Kopa | Eskozia |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Ingalaterra | 17 |
1 | Gales | 17 |
3 | Eskozia | 12* |
4 | Irlanda | 7 |
5 | Frantzia | 5 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
- ↑ «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).