Edukira joan

Lipasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:47, 18 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lipasa baten egitura molekularra, ordenagailuaren bidezko irudia

Lipasak triglizeridoen hidrolisia katalizatzen duten entzimak dira, glizerina eta gantz-azidoak sortuz.

Digestio prozesuan koipeak (triglizeridoak, adibidez) xurgatu behar dira hesteetan, baina lehen koipeen hidrolisia gertatu behar da, heste-mukosa zeharkatu ahal izateko. Kontuan hartu behar da triglizeridoek ez dutela mukosa hori zeharkatzen, baina glizerola eta gantz-azidoak bai.

Digestio prozesuan, beraz, funtsezko eginkizuna betetzen dute lipasek. Entzima hauek pankreako urinean daude batez ere, beste entzima hidrolitikoekin batera (tripsina, amilasa, karboxipeptidasak, etab). Urin gastrikoak, bere aldetik, lipasa gastrikoa dauka.

Maila industrialean lipasak ere erabiltzen dira arlo askotan: detergenteen ekoizpenean, gaztagintzan, edarien industrian.....

Bakterio batzuek lipasak askatzen dituzte haien ingurugirora kanpoko elikagaiak asimilatu ahal izateko. Erle eta liztorren pozoiak ere fosfolipasak ditu, hantura eragiten dutenak intsektu horien ziztada sufritu ondoren [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tjoelker LW, Eberhardt C, Unger J, Trong HL, Zimmerman GA, McIntyre TM, Stafforini DM, Prescott SM, and PW Gray (1995). "Plasma platelet-activating factor acetylhydrolase is a secreted phospholipase A2 with a catalytic triad". J Biol Chem 270 (43): 25481–7. PMID 7592717

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]