Yanagorri
Itxura
Yanagorri | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Bizitokia | Auñamendi |
Ogibidea | magialaria |
Yanagorri Auñamendin, Mariri lotutako jeinu baten izena da. Auñamendi edo Ani mendiko gailurrean zeukan bere egoitza[1]. Bertan lorategi zoragarriak zeuden, eta bertako landareekin egindako edabeak demaseko indarra ematen zion edaten zuenari.
Hala ere, jauregira eta lorategira heltzeko, bertako zaindariak ziren "Peluts" erraldoien zaintza gainditu behar zen. Behin edabea edanez gero, posiblea zen borrokan "peluts" horiek garaitzea. "Peluts" izena gaskoia da, eta antza euskal basajaunen antzeko izaki mitologikoak ziren[2]. Pirinietako gailur nagusienetan kokatutako jauregi edo izaki mitologikoen egoitza magikoen kondairak oso zabalduta dago mendilerro guztian barrena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1972.
- ↑ Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]