Edukira joan

Arardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Bertrand de Comminges herrian agertu zen Arardo dibinitateari buruzko inskripzioa. Bere garaian erromatarren asentamendu garrantzitsua izan zen

Arardo, Jainko edo jainkosa baten izena izan zen Akitania erromatarraren garaina, Pirinio aldean. Zenbait aldareen inskripzioetan azaltzen da bere izena.

Saint-Bertrand de Comminges herrian azaltzen da berari buruzko inskripzioa. Baita Ardiege herrian ere. Ez dugu bere ezaugarrien berri.

Baliteke ardiarekin zerikusirik izatea. Hala ere Koldo Mitxelenak arardo hitza aitzineuskaraz ardoa esan nahi duela dio. Hau hala balitz, baliteke Jainko honek ardoarekin zer ikusirik izatea, zebait jainko klasikoekin, Baco edo Dioniso Jainkoen kasu.

Gogoratu halako parekotasuna ematen dela besbete zenbait dibinitate pririniarren kasu, Andosto akitaniar eta Herakles jainko klasikoen artean, esate baterako.

Arardo izena bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1304.en urtean Santa Barbara edo Aialako gaztelua Balentzaiko erresumara pasatu zen, musulmandarrei kenduta, eta 1320.en urtean Jauma II.enak Arardo de Mur izeneko aitonseme baten eskuetan utzi zuen. Handik ikusten dugu Arardo izena Lleidako Pallars aldean ertaroan erabiltzen zela(Castell de Mur), toponimia euskalduna nabarmena den euskualde batean.

Pirinioetako zein Euskal Herriko toponimian, zenbait leku izen topatzen dugu "Ardo" izenarekin, eta lagundu zezaketen Arardoren etimologia argitzen edo dibinitatearen inguruko informazioa ematen.

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.



Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]