Edukira joan

Toribio de Mogrovejo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toribio de Mogrovejo

Limako artzapezpiku

1580ko abuztua -
Diego Gómez de Lamadrid (en) Itzuli - Bartolomé Lobo Guerrero (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lima (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMayorga1538ko azaroaren 16a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaLima1606ko martxoaren 23a (67 urte)
Hobiratze lekuaLimako katedrala
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Valladolideko Unibertsitatea
Coimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta inkisidorea
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Santutegia
Martxoaren 23
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

San Toribio de Mogrovejo, jatorriz Toribio Alfonso de Mogrovejo y Robledo, (Mayorga, Gaztelako Erresuma, 1538ko azaroaren 16a - Zaña, Peru, 1606ko martxoaren 23a) espainiar erlijioso katolikoa izan zen. Limako 2. artzapezpikua.

Salamancako Unibertsitatean Zuzenbide zibila eta elizakoa ikasi zuen. Han, bere osabak, unibertsitatean lan egiten zuenak klaseak ematen, Toribion eragin handia izan zuen. Handik gutxira, Joanes III.a Portugaleko erregeak Coimbrara gonbidatu zuen Juan de Mogrovejo, eta Mogrovejok bere iloba eraman zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Salamancara bueltatu ziren, eta Toribio Unibertsitatearen legeen irakaslea izendatu zuten.  

Bere lan bikaina zela eta, inkisidore nagusi izendatu zuten; hortaz, Filipe II.a enperadoreak Gregorio XIII.a aita santuari Limako artzapezpiku izendatzea eskatu zion. 1579ko martxoan, postua lortu eta hurrengo urtean, Granadan apaiz ordenatu bezain pronto bere arreba eta bere ezkonanaiarekin Limara abiatu zen. 1581ean heldu ziren. Orduan Toribio misioetan aritzen hasi zen Liman zehar, hango biztanleak katolizismora bihurtzen, lekuko gobernatzaileek, sei urte elizaren botere barik egon zirenak, Toribioren lanaren kontra egon arren.

Artzapezpikuaren bizitza, bidaiatik aurrera, misioetan herri indigenak ezagutzerakoan, haien eskubideak defendatzera bideratu zen. Ondorioz, garai berean, Limako Hirugarren Kontzilioaren lehendakaria izan zen, indigenen eskubideak onartzerakoan oso inportantea izan zena.

1606ko martxoaren 23an hil zen Zañan, arratsaldeko hiru eta erditan. Bere ondasun pertsonalak bere mirabeentzat utzi zituen, eta bere onibarrak, pobreentzat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toribio de Mogrovejo Aldatu lotura Wikidatan